euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako lanak nagusi, Rosarioko Zazpiak Bat-ek Euskal Astearen baitan antolatutako lehiaketetan

2007/10/15

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Euskal Etxeko lan batek bereganatu zuen 2008. urteko kanpainan Argentinan euskara eskolak sustatzeko afixaren lehenengo saria. Euskal Etxe honek eraman zuen baita ere 'Gernika 70. Urteurrena-Gernika 70º aniversario' lehiaketako Irudi ataleko lehenengo saria, bere bi kategorietan. Modalitate honetan Llavallol-eko Euskal Echea Eskola eta Buenos Aireseko Laurak Bat Zentrua ere sarituak izan ziren. Sorkuntza literarioaren Modalitatean, berriz, lehenengo saria La Platako Euzko Etxearentzat izan zen eta arlo berean General Villegas eta Mar del Plata ere nabarmendu ziren.
Datorren ikasturtean euskara eskolak iragartzeko afixei dagokienez, lehenengo saria Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Osvaldo Destandauk eraman zuen. Bigarrena Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeko irakasle den Pablo Cufrek jaso. Hirugarrena, berriz, Buenos Aireseko Laurak Bateko talde batek eginiko lanak eraman zuen: Fernando Goizueta, Marcelina Arostegui, Jesusa Benguria, Edith Burgoa, Ignacio Cendoya, Haydee Echevarria, Maria Elesgaray, Esteban Garcia Gaminde eta Gustavo Morasek osatutako taldeak hain zuzen ere.

[Ezkerrean, lehenengo saria bereganatu zuen afixa eta, beraz, Argentinako euskara eskolak iragartzeko inprimituko dena. Egileak, Osvaldo Destandau-k, honela deskribatu zuen: 'Ideia, arbolaren figurarekin jolasean sortu zen, adarrak 'euskera' hitza osatzera jarriz, eta hosto gisa ikurriña eta euskal koloreak ipiniz, eta enborrean, bertikalean, '2008' urtearen aipua. Eskuinean, bigarren saria, Pablo Cufré Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko irakasleak egina (arg. EuskalKultura.com)]

[Hirugarren saria eskuratutako afixa, Buenos Aireseko Laurak Bat Eusko Etxeko talde batek egina, honakoak tartean: Fernando Goizueta, Marcelina Arostegui, Jesusa Benguria, Edith Burgoa, Ignacio Cendoya, Haydee Echevarria, María Elesgaray, Esteban García Gaminde eta Gustavo Moras (arg. EuskalKultura.com)]

[Elena Entrena Laurak Bat-eko kideen izenean lehenengo saria jasotzen Fernando Lizarbe Zazpirak Bat-eko kide eta euskara arduradunaren eskutik (arg. EuskalKultura.com)]

[Pablo Cufre, afixeen bigarren saria eskuratzen, Fernando Lizarberen ondoan. Euren eskuinean, irriz, Gabriela Mendia, FEVAko idazkaritzakoa (arg. EuskalKultura.com)]

Gernika 70. Urteurrena lehiaketaren Irudia Modalitatean, haurren kategorian, berriz ere Mar del Platak aurkeztutako lana gailendu zen, '1937-2007' izenburupean honako haurrek aurkeztua: Manuela Ortigosa, Francisco Ortigosa, Ainara Itsasmendi, Aitxuri Itsasmendi, Lourdes Altuna, Irati Altuna, Rosario Altuna, Zoe Sanchez Zubillaga, Julieta Pereyra, Lorea Millan, Mariano Horiansky, Mikel Horiansky, Martin Iriberri, Unai Hormaechea, Abril Lambroni, Martina Lorusso, Maria Galvan Usabiaga, Imanol Lazcano, Markel Enev eta Aitor Palazzo.

[Lehenengo saria 'Gernika 70 Aniversario'ri dagokionez. '1937-2007' izenpean Mar del Platako Euskal Etxetik aurkeztua (arg. EuskalKultura.com)]

Kategoria berean, bigarren saria Llavallol-eko Euskal Echea Eskolako Milena Perez eta Lucila Froio-ren 'Parkearen alde gaude' lanarentzat izan zen. Azkenik, hirugarren postuan geratu zen Mar del Plata, 'Bakearen bidea'-rekin, Yanina Angelucci, Camila Bastida, Lucia Buono, Emilce Buono, Coprina Blanes, Itziar Gorostegui, Fernanda Faillacen, Milagros Junco, Maitena Martinez, Maite Saralegui, Pilar Retenaga, German Horiansky, Santiago Horiansky, Fermin Martinez eta Asier Hormaechearen eskutik.

['Gernika 70 Aniversario' sariketako bigarren irabazlea haurren sailean. 'Pakearen alde gaude' izenburupean Lavallol-eko Euskal Echea eskolako Milena Pérez eta Lucila Froio-k aurkeztua (arg. EuskalKultura.com)]

[Hirugarren saria, 'Bakearen Bidean' izenburuduna, Mar del Plata-ko Euskal Etxearen eskutik honakoek aurkeztua: Yanina Angelucci, Camila Bastida, Lucía Buono, Emilce Buono, Coprina Blanes, Itziar Gorostegui, Fernanda Faillacen, Milagros Junco, Maitena Martínez, Maite Saralegui, Pilar Retenaga, Germán Horiansky, Santiago Horiansky, Fermín Martínez eta Asier Hormaechea-k (arg. EuskalKultura.com)]

Gernika 70. Urteurrenaren sariekin jarraituz, Irudi Modalitateko helduen kategorian lehenengo saria Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Osvaldo Destandauk eraman zuen 'Gernika sekula ez' lanarekin. Euskal Etxe honek berak eraman zuen oraingo honetan bigarren saria Beti Ajea taldeko Maite Ariznabarreta, Adriana Hernandorena eta Milagros Pandolforen 'Noiz Arte' lanarekin. Bukatzeko hirugarren saria Buenos Aireseko Laurak Bat-eko Fernando Goizueta, Marcelina Arostegui, Jesusa Benguria, Edith Burgoa, Ignacio Cendoya, Haydee Echevarria, Maria Elesgaray, Esteban Garcia Gaminde eta Gustavo Morasentzat izan zen.

[Ezkerrean, 'Gernika 70º aniversario'ko lehenengo saria: Egileak, Osvaldo Destandau, euskara arloko afixe lehiaketa ere irabazi du. Honela deskribatzen du lan saritua: Gernikako urteurreneko afixa, euskara arlokoa egin ondoren ia berehala etorri zitzaidan, honela arbolaren ideiak indar handiagoa biltzen baitzuten, Gernika hitza osatuz, Picassoren pinturan erroturik sortzen baita, haren obra oihala gaindituz sinbolo indarsua bilakatzen baita, urteurrena ospatzeari ihes egin ezin diolarik, koloreek bereizketarik egiten ez duen bonbardaketak eragiten duen oinazea adierazten dutela, beltza, grisak eta zuria erabiliz; kontrastea sortzen dute egunsentia eta eta bere kolore biziekin transmititu nahi dudan itxaropen eta bake mezuarekin, baina argiaren kontra azaltzen diren ziluetak gertatutakoa ez ahanzteko memorio biziduna dira. Horregatik izenburua, 'Gernika Sekula ere ez , Guernica nunca mas.1937-2007'; bigarren irudian, berriz, eskubian, bigarren saria, 'Noiz Arte', Maite Ariznabarreta, Adriana Hernandorena eta Milagros Pandolfo, Beti Ajea taldekoak egile (arg. EuskalKultura.com)]

[Hirugarren saria, Buenos Aireseko Laurak Bat-eko talde batek eginma, partaide Fernando Goizueta, Marcelina Arostegui, Jesusa Benguria, Edith Burgoa, Ignacio Cendoya, Haydee Echevarria, María Elesgaray, Esteban García Gaminde eta Gustavo Moras (arg. EuskalKultura.com)]

Lehiaketa berean, euskarazko Literatura modalitatean lehenengo postua La Platako Euzko Etxeak Euskal Etxeko Eugenia Hourcouripe eta Jose Boccardo-k eskuratu zuten, 'Gernika maitia' olerkiari esker. Bigarrenean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Susana Ardanaz Otaño eta Silvia Larreategui geratu ziren garaile 'Picassoren Gernika'rekin eta hirugarrenean, aldiz, Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeko Elsa Alzuri, Nekane Olazar Berau eta Yanina Castro Montoya, 'Erreportaje Maria Luisari' lanarekin.

[Nekane Olazar eta Yanina Castro Montoya, Villegasko Euskaldunak Etxekoak, Natalia Ormazabal eta Fernando Lizarbe-rekin (arg. EuskalKultura.com)]

Ohiko sariez gain, aipamen berezia heldu zitzaion Mar del Platako Otaño eta Larreateguiren 'Ilusio bat etsipenean' lanari. Esan beharra dago modalitate honetako epaimahaia HABEk osatu zuela eta erakunde hau arduratu zela baita ere Zazpirak Bat-eko Euskal Asteko aldizkariaren testuak euskaratzeaz.

Txikienen lanei dagokienez, zoriontze tarjetak egin zituzten, ondoren Eguberria, Urtezaharra eta Euskararen Egunaren karietara bidaliko direnak egiten hain zuzen. Chascomus, General Rodriguez, La Plata, Mar del Plata, Rosario eta Llavallol-eko haurrek hartu zuten parte. Zazpirak Bat-ek antolatutako sari banaketa Euskal Aste Nazionalaren Itxiera Bazkarian egin zen.


Lotura interesgarriak

FEVA, 'Federación de Entidades Vasco Argentinas'
www.fevaonline.org.ar

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea, Argentina
www.zazpirakbat.com

Euskal Etxeetako liburutegi arduradunak Rosarion bildurik
2007ko urriaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

2007ko Euskal Aste Nazionala irudi bidez
2007ko urriaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arkaitz Mendoza, Rosariotik: 'Etxean bezala sentitu naiz'
2007ko urriaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

Bakea lortzeko guztiekiko solasa defendatu du Ibarretxek Rosarion
2007ko urriaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Rosario, euskal Diaspora osoko bilgune
2007ko urriaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ibarretxe Rosarioko Euskal Astera, Txile eta Kolonbiara abiatu da
2007ko urriaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Txalaparta argitaletxeak liburua aurkeztuko Rosarion
2007ko urriaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Udalbiltza-Udalbide, Euskal Astean partaide
2007ko urriaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

FEVA-Euskaltzaleak-ek euskararen standa ipiniko dute Rosarion
2007ko urriaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Aste Nazionalaren ekitaldiak hasi dira Rosarion
2007ko irailaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia