euskal diaspora eta kultura
2010/11/09
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Jakina da Mar del Platako euskal jatorrizko biztanleria handia dela oso. Alabaina kopuru hori ugaritu egin da joan den asteburuan munduko herri askotako euskaldunak bildu baitira itsasoari begira dagoen hiri honetan. Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile, topaketa erraldoi hau eta bere inguruan burutu ziren ekitaldi guztiak arrakastatsuak izan dira eta igandean, “agur” esateko momentuan, jendea kontent itzuli zen etxera, jadanik Necochea 2011 Euskal Astera joateko gogo handiarekin. Hona Euskal Astearen kronika irudietan.
[Aurtengo Euskal Astean urteurren bereziak ospatu dira; horietako bat egun HABEk kudeatzen duen 'Argentinan Euskaraz' proiektuaren 20. urtemuga. Kari horretara Euskal Herriko hizkuntzaren aldeko ekitaldi anitz antolatu dira, tartean, euskara irakasleentzako ikastaro bat. Rio Cuarto, Buenos Aires, Saladillo, Gral. Rodriguez, Necochea, Tres Arroyos, Bragado, Cordoba, Mendoza, Rosario, Viedma, Brasil, Uruguai eta Mar del Platako bertako ikasleek hartu zuten parte HABEko Jose Francisco Zinkunegik emandako ikastaroan]
[Kultur ekitaldien artean Txistu Tailerra gauzatu zen Denak Bat Euskal Etxeko liburutegian ostiral arratsaldean. Maite Ariznabarreta eta Nerea Balzola irakasleak euskal tresna tradizionala nola jo irakatsi zuten]
[Hogei bat lagunek hartu zuten parte tailerrean]
[Ostiral iluntzean, Euskal Asteko partaideek eta Mar del Platako bizilagunek musika eta dantza ikuskizun paregabea ikusi ahal izan zuten San Martin eta Hipolito Irigoyen kaleetan. Kultur ekitaldiarekin hasteko, Iparraldeko “Euskal Argentina” Elkarteko Taldeak kanta batzuk abestu zituen]
[Musikak jarraitu zuen gero baina oraingoan Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko kideak laguntzeko]
[Kultur ekitaldiari bukaera emateko Getxoko eta Argentinako dantzariak bildu ziren Fandagoa dantzatzeko]
[Hitzaldiak ere egon ziren Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean. Ostegunean Cesar Arrondo irakaslea Euskal Herriaren historiari buruz mintzatu zen euskal etxeko Ariztimuño Liburutegian]
[Euskal asteko egitarauatik kanpo ostiralean, eta “Diasporako Independentistak” Taldea antolatzaile, Ezker Abertzalearen ordezkari Katalin de Madariagak eta EA/Eusko Alkartasunaren ordezkari Pello Urizar-ek 'Euskal Herriko egoera politikoa' delako hitzaldia eman zuten]
[Larunbateko hitzaldia -- hau ere egitarauatik kanpo --Mar del Platako Unibertsitatean egin zen. Euskal Herriaren Lagunak, Mar del Platako “Frente Antirrepresivo”, eta “Fogoneros” elkarteek antolaturik, Katalin de Madariagak, Carlos Aznarez-ek eta Marcelo Belmontek “Euskal Herria: irtenbide politikoaren gakoak” izeneko hitzaldia eman zuten]
[Proposamen ugari eta mota askotakoak burutu ziren Mar del Platan. “Argentinako Realzaleak” peñako lagunek stand bat muntatu zuten euskal etxeko egoitzan. Elkarteko lehendakaria La Platako Izazkun Zubimendi, Suipachako Josefina Sagastume, eta Necocheako Iñaki eta Marcial Agostini Zubillaga arduratu ziren standaz]
BIHAR JARRAITZEKO
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus