euskal diaspora eta kultura
2010/01/04
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Ohi bezala, Olentzerok aurreratu egin zuen bere iristea Mar del Plata hiri argentinarrera. Ezin, nonbait leku guztietara aldi berean iritsi, eta Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen kasuan abenduaren 11ean hurbildu zen bertara, euskal etxeko guraso, begirale eta haur talde batek prestatutako festara, Euskararen Egunarekin hasitako ekitaldien barnean.
[Pozik jaso zituzten Mar del Platako Euskal Etxeko Beti Alaiko harrek Olentzeroren bisita eta opariak]
[Ikatza egiten ibilia zen Olentzero juxtu Mar del Platako Euskal Etxetik agertu baino lehen]
[Eta opariak harturik, jolasean ibiltzeko tenorea Mar del Platako Denak Bat-en]
Bere zaku eta guzti sartu zen Euskal Etxean harrerarako moldatutako aretora, eta berarekin mintzatu eta gauzak kontatu nahi izan zizkioten haurrekin hitz egin zuen, eta baita oparitxo batzuk eman ere, aurrerapen gisa. Opariak uzten diren Eguberrirako oraindik bi aste falta zirelarik, denbora izan zuten Mar del Platako Beti Alaiko haurrek, gutunak idatzi eta zuzenean eskuz emateko, gero, Olentzerok lasai irakurri eta Eguberrian zegokien oparia ekar ziezaien.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus