euskal diaspora eta kultura
2010/07/02
PUBLIZITATEA
Mar de Plata, Argentina. Euskal Astearen data berriei dagokienez, Mar del Platako Denak Bat-ek azaldu duenez, hirian "nazio mailako kirol gertakari bat" egin behar dela-eta, "logistika eta eraketa arrazoiak medio", Euskal Etxeko Zuzendaritzak Bigarren Mendeurrenaren Euskal Argentinar Aste Nazionala "2010eko azaroaren 1etik 7ra arteko astean" egitea erabaki du, "karia horretara, geure gizatalde osoaren partaidetza lagun izatea espero dugularik gertakari hain igurikatu honetan; gure ahalegin saiatuena biltzen ari den ekitaldi honetan". Idazki berak argitzen du datozen asteetan jakin araziko direla deialdiaren xehetasunak, hala nola voucher-en prezioak, ostatuena, eta abar".
Argentinako euskal dantza zuzendarien bilera
Bestalde, eta aurtengo Euskal Asteari begira baita ere, Mar del Platako Denak bat Euskal Etxeak Argentinako euskal etxeetako dantza zuzendarien eta gazteen trebakuntzarako topaketaren egoitza izan zen ekainak 5 eta 6an, beti ere "2010: Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Aste Nazionala” lelopean.
Maria Luz Vicente eta Patxi Valencia koordinatzaile, zuzendari gazteen tailerrean lan egiteko baliatu zen aukera, Ricardo Basterra FEVAko presidentea eta FEVAko batzordekide titular den Javier Ederraren eskutik.
Lan handiko asteburua izan zen, baita aberasgarria ere, ideiak mahai gaineratu eta gazteen partaidetza ahalbidetu zirelako. Honako herri eta euskal etxeetako ordezkariak bertaratu ziren, besteak beste: Villa Maria, Villa Mercedes, Rio Cuarto, Bariloche, Laprida, Olavarria, Tandil, Maipú, Necochea, Buenos Aires (Eusketxe; eta Euskal Ekintza eta Emakume Abertzale Batza), José C. Paz, Ayacucho, Arrecifes, Cañuelas, Saladillo, Rosario, La Plata, Chascomús, Concordia, Balcarce, Córdoba, Bahía Blanca eta Macachín.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus