euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarak presentzia eta berezko lekua izan zuen Mar del Platan, Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean (III)

2010/11/10

"Argentinan Euskaraz" proiektuaren 20. urtemugan euskara inoiz baino biziagoa agertu da Euskal Astearen baitan (argazkiak EuskalKultura.com)
"Argentinan Euskaraz" proiektuaren 20. urtemugan euskara inoiz baino biziagoa agertu da Euskal Astearen baitan (argazkiak EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

“Argentinan euskaraz?” galdetzen dute mundu hegoaldeko herrialde honetara heltzen diren hainbat euskaldunek. Eta bat baino gehiago hunkitu egiten da Euskal Herritik hain urrun egonda, euskaraz hitz egiteko aukera topatzen duenean. Izan ere, Argentinan mila bat euskara ikasle daude, eta nahiz eta kasu ia guztietan giro erabat erdaldunean bizi izan, euskarari gogor eusten diote. Egoera hori ez da, ordea, egun batetik bestera sortu. 1990ean hasi zen “Argentinan euskaraz” proiektuak zerikusi handia du. FEVAk eta HABEk kudeatzen duten programa honen bidez, ekintza ugari egin dira Argentinan egun hori esan ahal izateko, 'Argentinan Euskaraz'.

Mar del Plata, Argentina. Mar del Plata hirian bukatu berria de Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean, euskara ikasleak trebatzeko “Argentinan Euskaraz” proiektuaren 20. urtebetetzea ospatu da. Testu inguru honetan, ikastaroak, omenaldiak, lehiaketak eta “euskodromoa” gauzatu dira. Ekintza hauen bidez, anitz lagun hurbildu zaizkio euskaldunen hikuntza zaharrari.

Mar del Platako Euskal Astea 2010 30

[“Euskara Munduan” euskara ikasteko material berria eta euskara mantentzeko interneteko baliabideak aurkeztu zituen HABEko teknikari den Jose Francisco “Kinku” Zinkunegik]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 31

['Argentinan Euskaraz'-en 20. urtemugaren testuinguruan “Euskodromoa” euskal ekimena antolatu zuten euskara ikasle eta irakasleak Denak Bat Euskal Etxeko egoitzan. Adin guztietako lagunak, txikienak barne, hurbildu ziren euskarara “Euskodromo”tik proposatzen ziren ekintzen bidez]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 32

[Puerto Madryngo dantzariek buru belarri aritu ziren Euskodromoko ariketak egiten]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 33

[HABEko teknikari eta "Euskara Munduan" proiektuaren arduraduna den Kinku Zinkunegi, erdian, Gurutze Arrieta eta Miren Josu Uriarte "Argentinan Euskaraz" programaren lehenengo irakasleekin, “Euskodromoan”]

IKUS SAIL BEREKO HURRENGO ARTIKULUA



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia