euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea Mar del Platan: ehunka dantza, ehunka kantu, ehunka zirrara (I)

2010/11/08

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldea Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean (argazkia EuskalKultura.com)
Getxoko Itxas Argia Dantza Taldea Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Atzo arratsaldean eta amaierako bazkaria bukatu ondoren, Mar del Plata hirian bildu ziren 40 bat herri argentinarretako euskaldunek “agur eta hurrengo urtera arte” esan zioten elkarri. Eta nahiz eta agurrak beti tristeak izan, aurpegi guztietan iribarreak azaleratu ziren hiru egunetako jaian primeran pasatu izanaren seinale. Urtero bezala, EuskalKultura.com presente egon da euskaldun argentinarren festa handienean; hona 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko aurkezpen labur bat. Aste honetan zehar segituko dugu materialaren gainerakoa argitaratzen.

Mar del Plata, Argentina. Ekintza ugariko egitaraua izan du Mar del Plata hirian ospatutako Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteak, eta den-dena espero bezala burutuz joan da urriaren 25etik azaroaren atzo 7ra arte. Euskal Herriko kulturaren arlo guztietako adierazpideak ikusi ahal izan dira bi aste hauen zehar;  mugimendu handieneko egunak, egunak, azken hirurak izan dira dudarik gabe. Azaroaren 5etik 7ra, tailerrek, bilerek, hitzaldiek, dantzaldiek, kantek eta Euskodromoak Argentinako zein kanpoko euskaldunak bildu dituzte.

Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea 2010 02

['Agoizko Joaldunak' Taldeak gidatu zuen larunbatean euskal etxetik atera zen kalejira (argazkia EuskalKultura.com)]

Aurten, bertaratu diren euskal etxe eta herrien artean aipa daitezke Argentinako Rosario, Rio Cuarto, Laprida, Balcarce, Bahia Blanca, Parana, La Plata, Gral. Acha, Chascomus, Mendoza, Tandil, Arrecifes, Cañuelas, Puerto Madryn, Macachin, Buenos Aires, Chivilcoy, Villa Maria, Olavarria, Jose C. Paz, Bragado, Trenque Lauquen, Maipu, Lomas de Zamora, Cordoba, Carmelo, Necochea, Tres Arroyos, Ayacucho, Corpus Christi, Cnel. Pringles, Gral. Rodriguez, Quilmes, Villa Mercedes eta Saladillokoak, gutxienez. Leku hauetako euskal etxeetako kideek baietz esan diote Mar del Platako Denak Bat-ek luzatutako gonbiteari. Baina ez argentinarrek soilik. Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean Montevideo, Carmelo, San Pablo, Itapevi eta Tokioko ordezkariak ere izan dira jaiaren protagonista, baita Ipar eta Hegialdeko Euskal Herritik etorritako jendeak ere.

Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea 2010 01

[Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko dantzariek hasiera eman zioten dantzaldiari "Aurreskua" dantzatuz (argazkia EuskalKultura.com)]

Ordezkaritza ofizialari dagokionez, Elvira Kortajarena, Julian Celaya eta Aizpea Goenaka Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak bertaratu dira Mar del Platara. Besteak beste, Pello Mari Otañoren omenaldian, FEVAko euskal etxeen bileran, antzerki emanaldian eta igandeko banketean ere hartu zuten parte.

-Aste honetan zehar, atalka emango dugu Euskal Asteko berri zehatz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia