Mar del Plata, Argentina. Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko "Beti Alai" dantza taldeak —Andoni Iriberri Plazaola eta Nerea Balzola Aguilerak zuzendari— entseguei ekin die jada, ekitaldi berezi bati begira ekainaren 22an. Izan ere taldeak 80 urte bete ditu eta festa handi bat iragarri dute ospatzeko. Urte hauetan guztietan taldeko kide edo bidelagun izan dituzten guztien presentzia bereziki igurikatzen dute. Asteburu berean, gainera, FEVAko musikariak bilduko dira Atlantikoko Perlan, Bahia Blancako Euskal Aste Nazionalean eskainiko duten ikuskizuna koordinatzeko bidean. Topaketa hiru aste barru, larunbatez, izango da, arratsaldeko 8:00etan, Euskal Etxearen egoitzan (Moreno 3440).
Dantzak leku berezia izan du betidanik Mar del Platako Denak Baten. Izan ere, Euskal Etxea sortu eta urtebetera sortu zuten dantza taldea, eta harrezkero, elkarteko erakargarri handienetako bat izan da. Pasa den Maiatzaren 25ean, larunbata, Mar del Platako dantzariak Argentinako aberri-data argentinarra ospatzeko elkartu ziren. Enpanadak eta ohiko pasteltxoak jan zituzten eta topa egin zuten. Eta, horretaz gain, ekainaren 22an eskainiko duten ikuskizunaren azken xehetasunak landu zituzten, eta dantzak eta Donostiako Danborrada entseatzeko baliatu zuten topaketa. Herrialde osoko gonbidatuak bertaratuko omen dira eta "gau ahaztezina" izango dela agintzen dute.
Sarrerak Instagramen, edo atean
Sarrerak aldez aurretik deskontu batekin eros daitezke Beti Alai taldekoekin Instagram bidez harremanduz: betialaimdp. Ekitaldi egunean bertan ere erosi ahal izango dira Euskal Etxearen atarian. Beste behin behar da gogoratu Denak Batek plastiko ontzi baztergarrien erabilera murriztearekin aldeko konpromiso sendoa hartua duela hartu duela eta, beraz, bertaratzen direnei eskatzen die bakoitza bere edalontzi berrerabilgarriarekin ager dad, jarrera solidarioa aldez aurretik eskertuz.
Zorionak Beti Alai!