euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Plata, Argentina: atzerako kontaketa Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen asteburu nagusirako

2010/11/01

Bigarren Mendeurreneko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko logoa, 2010ean, Mar del Platan
Bigarren Mendeurreneko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko logoa, 2010ean, Mar del Platan

PUBLIZITATEA

Berotzeko bateko eta besteko ekitaldien ondotik, gaur hasten den aste honekin iritsiko da bere gailurrera 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionala, Argentina osoko eta auzo herrialdeetako zein Euskal Herritik bertatik iritsiko diren euskaldunak bilduz, Bigarren Mendeurreko Euskal Astea izena hartu duen Mar del Platako deiari erantzunez. Argentinako bazterretako jendeez gain, Uruguai, Txile, Brasil, Mexiko eta Estatu Batuetako partaideak espero dira, bai eta Euskal Herrikoak ere. Aste osoko egitaraua batu dugu hona, astelehenetik igandera artekoa.

Mar del Plata, Argentina. Iritsi da azkenean unea eta gaurtik aurrera garatuko den egitarauari goraldeko segida emanez, bereziki ostiral, larunbat eta igandez iritsiko da bere gailurrera 2010eko Euskal Astea, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak antolaturik. Aurten Espainiako Koroatik askatzeko Ameriketako zenbait herrialdek hasi zuten independentzia mugimenduaren 200 urteak direnez, Bigarren Mendeurreneko Euskal Argentinar Aste Nazionala deitu zaio igandera bitartean garatzen ari den euskal asteari.

Euskal Herritik, dantzariekin eta ordezkaritza artistikoarekin batera, erakundeen ordezkariak ere badatoz, hala nola Jaurlaritzaren aldetik, Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeekiko zuzendari Julian Celaya, Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga, HABEko Kinku Zinkunegi, eta Julian Celayaren bulegoko Andoni Martin teknikaria. Eurekin etorriko da Andoni Unzalu, Jaurlaritzako Herritarren Partaidetza eta Komunikaziorako idazkari nagusia, Lehendakaritzatik, bere kasuan omenduetako bat izango delako, Argentinako euskara eskolen aitzindari izan baitzen duela 20 urte Argentinan Euskaraz eta Euskara Munduan izan diren programaren aurrekaria hasi zenean, orduan Aurten Bai ekimenetik.

Hona azaroaren 1etik 7ra bitarteko egitaraua:

BIGARREN MENDEURRENEKO EUSKAL ASTEA, Mar del Plata

ASTELEHENA, AZAROAREN 1a

-19:00etan: Dantzarien entsegu orokorra. Euskadiko Itxas Argia eta Mar del Platako Beti Alai. Lekua: Euskal Etxea
-21:30etan: Senidetasun afaria. Dantzari, bazkide eta lagunentzat. Sarrerak Idazkaritzan salgai. Non: EEaren kintxoan

ASTEARTEA, AZAROAREN 2a

-19:00etan: 'Euskal Herriko baserriak' argazki erakusketaren inaugurazioa, Non: Colegio de Martilleros
-19:30etan Jorge Casaretto monsinorearen hitzaldia. Sarrera librea. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko Aretoan.
-21:30etan Lagun arteko afaria, Jorge Casaretto monsinorearekin batera. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxean

ASTEAZKENA, AZAROAREN 3a

-20:00etan: Kultur Ekitaldia, Euskadiko dantzariak eta Mar del Platako Euskal Etxeko Beti Alai Dantza Taldea partaide. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko Aretoan
-22:30etan: Lagun arteko afaria. Sarrerak Idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxe eta kintxoan

OSTEGUNA, AZAROAREN 4a

-(ordua zehazteke) Harrera Euskara topaketan parte hartuko duten ordezkaritzei. Non: Euskal Etxean
-18:30etan: Omenaldia Gernikako Arbolari. Lore eskaintza eta ohorezko goardia dantzariekin. Non: San Martin plazan
-19:etan: Omenaldia San Martin generalari. Lore eskaintza eta ohorezko goardia dantzariekin. Armadaren banda lagun. Non: monumentuan, Luro Hiribidea eta Mitre
-20:00etan: Cesar Arrondo irakaslearen hitzaldia, gaia, Euskal Herriaren historia laburra. Non: Ariztimuño Liburutegia, Euskal Etxean
-22:00etan: Lagun Arteko afaria ordezkaritza eta laguntzaileekin. Sarrerak Idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxean eta kintxoan

OSTIRALA, AZAROAREN 5a

-8:00etatik 10:30etara: Harrera euskal etxeetako ordezkaritzei. Lekua: Denak Bat Euskal Etxea
-11:00etan: Bilera ordezkariekin. Voucher banaketa eta informazio ematea
-13:30etan Euskal Etxeetako ordezkarien eta laguntzaileen bazkaria. Lekua: Montecatini Jatetxea
-15:00etan Txistu tailerra. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko José de Ariztimuño Liburutegian
-20:00etan: Abesbatzen elkarretaratzea. Partaide:
    -Camerata de la Luna Abesbatza, Villa Mercedes. Zuzendari: Francisco Mensa
    -Gure Abestiak Abesbatza, Tandilgo Euskal Etxea. Zuzendari: Martin Tumbarino
    -Camerata Vocal de la UNMDP Mar del Plata. Zuzendari: Horacio Lanci
Non: Oratorio Capilla Unzué (Jujuy 70) Telefonoa: 473-0110
-15:00etatik 22:00etara: Euskara Standa. Lekua: Denak Bat Euskal Etxean
-(ordua zehazteke): Real Sociedad-en Standa. Non: Euskal Etxea 
-18:30etan Kultur Ekitaldia Mar del Platako El Ceibo talde folklorikoa, Getxoko Itxas Argia Dantza Taldea, Euskal Herri Iparraldeko “Euskal Argentina” taldea. Lekua: San Martin eta Hipólito Irigoyen kaleetan
-21:30etan Euskal Etxeen eta laguntzaileen afaria. Lekua: Montecatini Jatetxea
-22:00etan Erromeria. “Txapela” taldeko kontzertua. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua Denak Bat Euskal Etxean.
-23:00etan Pello Mari Otañori omenaldia. Kantu herrikoia. Iparraldeko “Euskal Argentina” taldearen esku. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko Juan Gaillour Donat kiroldegian

LARUNBATA, AZAROAREN 6a

-8:00etatik 10:30etara: Harrera ordezkaritzei. Lekua: Denak Bat Euskal Etxea
-9:00etatik 13:00etara/15:00etatik 22:00etara: Euskara stand-a/Euskodromoa. Non: Euskal Etxean
-9:00etan: Euskal Etxeetako liburuzainen bilkura. Non: Leopoldo Marechal Udal Liburutegia (25 de Mayo eta Catamarca)
-9:30etan FEVAko ordezkarien bilkura. 'Society of Basque Studies in America' elkarteak bere 'Basque Hall of Fame 2010'ean sartuko du FEVA. Lekua: Colegio de Martilleros
-11:00etan: Euskal Etxeetako ordezkariei Voucher banaketa eta jakingarriak azaltzea
-13:30etan Euskal Etxeetako ordezkarien eta laguntzaileen bazkaria. Lekua: Montecatini Jatetxea
-18:00etan Kalejira. Lekua: Denak Bat Euskal Etxetik Radio City Antzokira
-19:00etan Euskal Etxeen dantza emanaldia. Lekua: Radio City Antzokian
-22:00etan Afaria eta Erromeria. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua Denak Bat Euskal Etxean

IGANDEA, AZAROAREN 7a

-11:00etan Meza Pedro eta Zezilia Santuen Katedralean. Ohorezko goardia dantzariek egina. Non: San Martin eta Mitre
-12:00etan Euskal dantzak plazan, Euskal Asteko dantzari guztiak partaide. Lekua: Patricio Peralta Ramos Itsas Boulevarrean
-14:00etan  Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen amaiera bazkaria. Harrera agintariei (Eusko Jaurlaritza, Probintziako Gobernua eta Udalekoei). Ordezkaritza, dantzari eta bateko eta besteko partaide guztiak gonbidatuta. Euskal Asteko logo eta Euskara lehiaketen sari-banaketa. Argentinan Euskaraz-en 20 urteen logoi txapelketako sari banaketa. Afixe, txikien postale eta Euskararen aldeko spoten sari banaketa. Non: NH Gran Hotel Provincial-eko Ameriketako Aretoan

Bigarren Mendeurreneko Euskal Aste honetan lankide dira:

-Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco
-Buenos Aires Probintziako Gobernua
-Municipalidad de Gral. Pueyrredon
-Euskal Argentinar Bazkunen Alkartasuna (FEVA)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia