euskal diaspora eta kultura
2010/09/07
PUBLIZITATEA
Mar Chiquita, Argentina. Joan den abuztuaren 28an eta zeremonia jendetsu batekin hasiera eman zioten 'Izatez Harro' Euskal Etxeko kideek erakundeak bultzatutako formakuntza-zerbitzuari. Proiektua langileak trebatzean datza, hobekuntzaren bidez etorkizun hobea emateko asmoarekin.
Programaren bitartez, sail ugariko ikastarotan parte hartu ahal izango dute herriko hirurogeita hamar bat lagunek, besteak beste, osasun, lege, nekazaritza-produkzio, medikuntza alternatibo, turismo, arte, enpresa ikasketa, kirol, eta ingurumen-kudeaketari buruzko kurtsoetan.
Horrez gain, diplomatura eta hirugarren mailako karrerak egiteko aukera ere izango dute hemendik aurrera Mar Chiquitako langileek euskal etxearen eskutik. Proposamena ESCALA (Escuela de Capatitación laboral) eta CIEP (Centro Integral de Enseñanza Particular) oinarrituta dago.
Inaugurazio ekitaldian, herriko alkate den Jorge Paredik zorionak eman zizkion euskal erakundeko batzordeari proiektua bideratu eta gauzatzeagatik; Adriana Hernandorena, FEVAren izenean bertaratu zen Mar Chiquitara Federazioko kideen agurra ematera.
“Gure betebeharra da garrantzi handiko momentuetan euskal etxeetako jendearekin egotea” --adierazi zuen Hernandorenak. “Gure laguntza eta babesa eskaintzen dugu behar diren gauza guztietarako”.
Lotura interesgarriak
CIEP Fundazioa
www.ciep.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus