euskal diaspora eta kultura
2011/07/13
PUBLIZITATEA
Fernando Raul Mandagaranek bultzaturik, 2009an sortu zuten Mar Chiquitako euskaldunek Izatez Harro euskal etxea. Inguruko euskal etxeen laguntzarekin, gogotsu ekin zioten lanari erakunde berriko arduradunek, eta ez zen asko itxaron behar izan lan horren emaitzak ikusi ahal izateko.
2010eko abenduan, Buenos Aires probintziak onespena eman zion euskal elkarteari mutualitate gisa lan egiteko. Urrats hori gaindituta, formakuntza-zerbitzua jarri zuen abian euskal etxeak.
roiektu honen bidez, lan arlo ezberdinetako trebakuntza ematen zaie hainbat laguni, tartean osasuna, legeak, turismoa, kirolak eta enpresa ikasketa arloetan, batzuk aipatzearren soilik.Horretaz gain, pasa den martxoan Izatez Harro euskal etxeak bere hornitegia inauguratu zuen. Denda honetan, adin guztientzako jendearentzako arropa dago, oso prezio onean eta kuotetan erosteko aukera ematen zaie erakundeko kideei. Ekimen hauek harrera ezin hobea izan dute Mar Chiquitako herritarren artean eta horren ondorioz, 'Nabarmenduak' saria jaso zuen euskal elkarteak 2010ean komunitatearen alde egindako lan eraginkorragatik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus