Madril, Espainia. Agindu eta oinarrietan ezarri bezala, Madrilgo Euskal Etxeak zintzo demonio plazaratu ditu sare sozialetan erakundeak antolatutako 2020ko Argazki Lehiaketak eman dituen argazkiak eta argazkilari irabazleen izenak. Gogoratu, hiru lehenengo sari hautatu dituztela, eta horrez gain lehiaketara aurkeztutako hamabi lan onenak Euskal Etxearen 2021eko egutegiko parte bilakatuko direla.
Pandemiagatik, argazki irabazleen erakusketa birtuala antolatuko da, Euskal Etxeko wbgunean, abenduko lehenengo hamabostaldian. Dena den, COVID-19ri lotuta dagoen ezohiko egoerak hobera egingo balu, Euskal Etxeak ez luke baztertuko erakusketa bere egoitzan egiteko aukera.
Hona epaimahaiak aurtengo edizioan saritutako hiru irudiak:
1. saria
"Donostia", Manuel Hidalgo Mayor
2. saria
"Trontzalaria", Regina Rodríguez Santisteban
3. saria
"Gargantua", Jesus Martín López
Zorionak irabazleei, partaide guztiei eta antolatzaileei!