Boise, AEB. Irakurleek oroituko dutenez Boiseko Euskal Museoak diseinu lehiaketa bat antolatu zuen uda honetarako bere elastiko berria ateratzeko. Aurkeztutakoen artean bozkatu behar izan zen internetez garaile atera zen diseinua, eta orain, berriz, Museoa hasi da eskaintzen diseinu hori daramaten bere elastiko berriak. Telefonoz ere mana daitezke +1 208-343-2671 zenbakira deituz edo emailez teresa@basquemuseum.eus helbidea medio. Prezioa, 25 dolar gehi garraioa, neurri txikitik XLeraino, unisex eta emakume ebakierakoa.
Uda honetako 'pilota camp'en aurre-izenemateko epea zabaldu Boiseko Euskal Museoak
Boiseko Euskal Museoa, bestalde, hasia da iragartzen eta zabaldua du aurretik izena emateko epea 2022ko udako 'pilota camp' edo pilota udalekuari dagokionez. Basque block-en bertan, Anduiza frontoian egingo da astebetez, haurrek hiru orduz egunero --9:00etatik eguerdira arte-- pilotaren hasimasiak ikas eta praktika daitzaten, esku-huska zein pala. Hemen egin daiteke. Edozein galdera baduzu, deitu Museora edo idatzi Edurne Arostegui-ri edurnea@basquemuseum.eus helbidera.
Boiseko Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du maiatzaren 22an