General Rodriguez, Argentina. Igandean egin zuen, argentinarrek Malvinetako Gerraren urteurren berri bat gogoratuko baitute gaur asteartea, apirilaren 2an, eta karia horretara antolatutako programarekin bat eginez. EEtik adierazi digutenez, “proposamena Marcela 'Malvinera' Cruz eta Mirna Arantzazu Santillán-ek ekarri ziguten; Marcela Cruzek hiriko udaletxean ikertu eta aurkitu zuen zerrenda ofizialetan agertzen ziren baino askoz soldadu gehiago joan zirela Gral Rodriguez-tik Malvinetara 1982ko apiril hartan. Beraz euren biografiak idatzi eta liburu batera jaso zituen. Eusko Aterpean egindako zeremonian, liburu bana eman genien borrokalari ohiei edota euren ahaideei".
Herriko elkarte askotako ordezkariak bertaratu ziren omenaldira. “Oso hunkigarria izan zen; malko batzuk ere isuri ziren, guztiok oso gertutik bizi izan genuen zerbait izan baitzen gerra hura. Euskal Etxean ere badugu hildako beterano bat, Juan Itcea lehendakariaren koinatua”, jakinarazi digute EEko erreferente diren Kika Vicente eta Raul Tarettok. Omenaldiko argazki gehiago, hemen.
Bere egoitzan antolatutako omenaldi honez gain, Eusko Aterpeak gaur, apirilaren 2an, Udalak egingo duen ekintza ofizialean ere hartuko du parte.