euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorkako Artea Euskal Etxeak Euskal Kultur Astearen barruan ospatu ditu elkartearen lehenengo hamar urteak

2007/12/10

Euskal Kultur Astean aritu den Aires Sollerics taldea emanaldi batean (argazkia sollernet.com)
Euskal Kultur Astean aritu den Aires Sollerics taldea emanaldi batean (argazkia sollernet.com)

PUBLIZITATEA

Mallorkako Artea Euskal Etxea 1997an sortu zen, sustraiak Euskal Herrian dituzten edota Euskal Herriarekin estimu lotura bat duten Mallorkako herritarrek elkargune bat izan dezaten. Orain, elkarteak hamar urte bete dituela-eta, euskal-mallorkatarren euskal etxeak urtero antolatzen duen Euskal Kultur Astearen baitan ospatu du joan den astean lehenengo hamarkada, bertako gizartean oinarri gero eta sendoagoak ezarririk.
Talde euskaldunekin batera Mallorka bertako taldeek ere hartu dute parte joan den asteburuan Mallorkako Euskal Etxeak antolaturiko Euskal Kultur Astean. Ostiralean Xeremies Gallalsac taldea, Mungiako Triki ta Trake trikitilari taldea eta Mamarigako Etorkizuna taldeko dantzariak aritu ziren Muro antzokian eginiko erakustaldietan Euskal Herriko eta Mallorkako dantza, musika eta folklorea dasta eta goza arazten, ondotik Euskal Etxeak eskainitako pikada delakoarekin barruko harren deiari ere asetzeko aukera emanez.

Larunbatean uharteko Asociación Cultural C'an Dulce-k eta Artea Euskal Etxeak senidetze jardunaldia ospatu zuten. Emanaldiei dagokienez, Aires Sollerics dantza taldeak eta Soller-eko beste musika eta dantza talde batzuk jantzi zuten eguna. Triki ta Trake, Xeremies Gallalsac eta Mamarigako Etorkizuna taldeek ere euren emanaldiak errepikatu zituzten, pare bat aldiz egunean zehar. Bi kulturotako erakustaldietan tartekaturik, elkarte senidetuen arteko sukaldaritza-'senidetze' eta trukea ere egin zen.

Kultur Asteko azken egunean, Tío Pepe jatetxean eginiko bazkari batek eman zien amaiera ospakizunei, bertako euskal eta mallorkatar lagunez gainera Euskadi eta Mallorkako ordezkari instituzionalen presentziaz. Omenaldia egin zitzaien guztien aurrean, hamar urteotan euskara, euskal kultura eta bi herrialdeotako harremanen alde lan egindako pertsonei. Antolakuntza aldetik, Arteako kideek Euskal Kultur Asteko ekintzetara bertaratzeko garraio zerbitzu berezia ipini zuten, autobus bidez.


Lotura interesgarriak

Mallorkako Artea Euskal Etxea
http://euskaletxeakmallorca.com

Mallorkako Euskaltegiaren inaugurazioa (gazt.)
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko azaroaren 29an

Andoni Gorrias-i omenaldia (gazt.)
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 21ean

Euskal Etxearen egoitza berriaren inaugurazioa (gazt.)
Euskalkultura.com-en argitaratua 2004ko abenduaren 20an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia