euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, urrian hasiko den ikasturte berrirako

2015/09/14

Mallorcako Euskal Etxea 2013an Europako Euskara Irakasleen Bilkuraren egoitza izan zen (argazkia EuskalKultura.com)
Mallorcako Euskal Etxea 2013an Europako Euskara Irakasleen Bilkuraren egoitza izan zen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Mallorcako Euskal Etxea aurtengo euskara ikastaroetarako matrikulazioa egiten ari da eta irakasle bila dabilela iragarri du. Irakasleak talde baten kargu egin beharko du eta astean lau ordu klase emango ditu. Bestalde, euskal etxeak urriko ekitaldien berri ere eman du: urriak 11n pilota tailer irekia egingo dute, eta urriak 23-25 asteburuan Euskal Aste Kulturala, Bizkaiko Dangiliske taldearekin (eta askoz gehiago!).

Mallorca, Espainia.  Mallorcako Euskal Etxeko euskara irakaslea, Manoli Korta, EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da elkartea beste irakasle baten bila dabilela iragartzako. Irakasle honek astean lau ordu klase emango ditu eta lana ordaindua izango da. Interesa dutenek euskal etxearekin harremanetan jarri behar dute.

Mallorcako euskara klaseak urrian hasiko dira, elkartearen beste jarduerekin batera: txalaparta, trikitixa, dantza...Horrez gain, Manolik azaldu duenez, urriaren 11n pilota lantegi berezi bat egingo da, bai haurrentzako eta baita helduentzako ere. Elkartea prestatzen ari den beste ekimen bat urteroko Euskal Aste Kulturala da. Aurtengoa urriaren 23tik 25era egingo da eta Dangiliske talde bizkaitarren partaidetza izango du. Honakoa da programa:

-ostilarean, urriaren 23an, Dangiliske taldearen kontzertua
-larunbatean, urriaren 24an, musika eta kultur jarduerak Palmako Parc de les Estacions-en
-igandean, urriaren 25ean, bazkaria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia