Palma, Espainia. Pilota kantxaren historiak 1960ra garamatza auzoko enpresari multzo batek lusail batzuk eman baitzioten parrokiari eta Son Rapinya-ko auzoari, ingurua orduan Palmako periaferia zela. Lursail hauetan eta bertako biztanleen laguntzaz eraiki ziren Son Rapinyako frontoia eta bere instalazio guztiak. Jabea Eliza da, baina erabilera auzoko guztiena da, eta ez soilik auzokoena, Palma udalerriko biztanle guztiena baizik.
Kudeatzailea beti izan da 'Club Frontón Son Rapinya' izeneko elkartea, hasieran sortutakoa eta egundaino segitzen duena. Bertan gogoz praktikatzen dira frontenisa, paleta argentinarra eta gutxi batzuetan esku pilota. Instalazioek araupeko kantxa bat daukate eta beste bat txikiagoa non euren gurasoekin joaten diren haurrek praktikatzen duten. Aldagelak eta dutxak ere badaude eta taberna txiki bat pilotariak aritu ondoren freskatzeko erabiltzen dutena.
Mallorcako Artea Euskal Etxeak hitzarmena dauka 'Club Frontón Son Rapinya'rekin, parrokia begirale, instalazioen mantenuaren ardura hartu eta honela kantxak eta baita gainerako instalazio eta gelak ere elkarteak behar dituen gauzetarako erabiltzeko. Kantxan kokatutako Euskal Etxearen pankarta batek islatzen du lankidetza honen berri.
Euskal Etxeko kideak maiz aritzen dira pilotan eta bertan antolatzen diren elkarretaratzeak Arteako bazkideen eta Mallorcako euskal komunitateko partaideen bilgarri izan ohi dira. Bazkide horietako batek, Laudiokoa berau, aitortu dio EuskalKultura.eus-i frontoiak "bizitza salbatu diola", "ikaragarrizko zortea izan baita" bere egoera berean zeuden beste euskaldun batzuekin elkartu ahal izatea bertan.
Gaur egun Zuzendaritza Batzordeko batzuk Nazioarteko Pilota Txapelketa bat antolatzeko aukera aztertzen ari dira Club Frontón Son Rapinyan, beste gizatalde batzuetako partaideekin eta baita Euskal Herriko partaideekin ere.
"Pandemia ez da laguntzen ari, baina normaltasuna gertu izan dezakegula uste dugu eta kirol ekimen honi bie eman ahal izatea", adierazi dio gure buletinari Euskal Etxeko kide Aingeru Merlok.