euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Artea Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil. Ezagutzen EGAdun edo irakaslerik Balear Uharteetan?

2024/06/20

Artea Euskal Etxeak datozen egunetan nahiko luke hartu euskara irakasleari buruzko erabakia
Artea Euskal Etxeak datozen egunetan nahiko luke hartu euskara irakasleari buruzko erabakia

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Mallorcako Artea Euskal Etxeak iragarri berria du euskara irakasle baten bila ari dela, uda ostean hasiko den ikasturteari begira. EuskalKultura.eus-en erredakziora bidali duen oharrean dioenez, plazaratu duen proposamena datorren urrian hasi eta ekainera arte luzatuko den ikasturterako egiten du, eta EGA duen edo irakaslea den pertsona bat xerkatzen du, Euskal Etxeak Palman, Obra Cultural Balear-ekin duen hitzarmena medio, erakunde honen Palmako lokaletan eskolak eman ahal izan dezan.

Izan ere, klase horiek astean bitan lirateke, astearte eta ostegunetan, bi mailatan, hain zuzen ere A1 eta A2. Astearteetan, klaseak 17;00etatik 18:00etara lirateke, A2 mailakoei zuzenduak; eta 18:00etatik 19:00etara, A2 mailaren kasuan. Ostegunetan ere ordutegi eta maila berberak lirateke. Horren truke, hiru mila euroko ordainketa jasoko luke irakasleak. Baldintzak eta xehetasunak zehaz eta ados daitezke bi parteak zuzenean mintzaturik.

Interesa daukatenek edo argibide gehiago nahi dituztenek Euskal Etxearekin harremen daitezke, 655 792 136 (Nico) zenbakiaren bidez, whatsappez edo ahotsez. Euskal Etxeak lehenbailehen nahiko luke erabakia hartu. Mallorcako Artea Euskal Etxeak, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile duela eskaintzen ditu bere euskara klaseak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia