euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maite Iturre, Euskal Herrian bizi den euskal-argentinarra, izango da aurtengo Arabako txakolin uztaren amabitxia

2008/02/14

Maite Iturre euskal-argentinarraren argazkia
Maite Iturre euskal-argentinarraren argazkia

PUBLIZITATEA

Brasilen jaiotako eta 21 urterekin Euskal Herrira etorritako euskal-argentinarra. Horixe da Maite Iturre, aurtengo Arabako txakolin uztako amabitxietako bat izango denaren deskribapena. Zientzia Politikoak ikasi ditu euskaraz eta orain, Monica Castillorekin batera, Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturako Kontseilu Erregulatzaileak larunbatean aurkeztuko duen Arabako txakolin uztaren ohorezko gonbidatua izango da. Bera harrituta dago, baina aldi berean asko eskertzen du gonbitea: «Ez nuen uste halako aitorpenik emango zidatenik Diasporako pertsona izanda».
Aurtengo Arabako txakolin uztaren amabitxietako bat Maite Iturre izango da, Brasilen jaiotako euskal-argentinarra. Euskal Herrira 21 urterekin iritsi zen Argentina Euskaraz programarekin barnetegi batean euskara ikasteko. Euskal Herria asko gustatu zitzaion eta gelditzea erabaki zuen. Duela gutxi Zientzia Politikoak karrera amaitu zuen 9,68ko batez besteko notarekin, estatuko onena. Horregatik, Hezkuntza Ministerioak Ikasketa Bukaerako saria eman dio.

Baina emakume honek ez du denborarik geldi egoteko: hilabetean behin Argentinako aldizkari baterako artikuluak idazten ditu eta atzo Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) irakasle bezala estreinatu zen euskaraz emango duen "Europar integrazioa" irakasgaian. «Konplikatuena terminologia da hitz gehienak erdaratik baitatoz», argitzen du Maitek. Beste alde batetik, euskal-argentinar honek Euskaldunak Munduan webgunea sustatzen du bere senarrarekin batera. Bertan Diasporako euskaldunen senideen bilaketa bultzatzen dute. «Orokorrean web orrialdea oso ondo ari da funtzionatzen. Bolada batean besteetan baino eskaera gehiago izaten ditugu, baina pozik gaude», adierazten du.

Monica Castillo, aldiz, Arabako ardoen enbaxadore aparta da. Gasteizeko Oleaga Jatetxean lan egiten du sumiller moduan. "Urrezko Sudurra" txapelketako finalista izan da ere eta Idiazabal Jatorrizko Deiturako dastatze batzordeko kidea da. Larunbatean Jatorrizko Deiturako Kontseilu Erregulatzaileak plaka bat emango die bi gonbidatuei eta ondoren poteoa egingo dute Laudioko hamabost tabernetatik txakolin berria eta herriko ohiko pintxoa, Marubia, dastatzeko.


Lotura interesgarriak

Euskaldunak munduan
www.origenvasco.org

Maite Iturre: 'Hizkuntza ez galtzearren ikasi ditut Zientzia Politikoak euskaraz'
2007ko abenduaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

Oleaga Jatetxeari buruzko informazioa
www.mesalibre.com<a/>


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia