euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maider Unda euskal kirolariak Beijingeko Joko Olinpikoetan lehiatzeko prestakuntza erakusten du bere blogean

2008/05/16

Maider Undak, beste euskal kirolariekin batera, abuztuan antolatuko diren Beijing-eko  Joko Olinpikoetan parte hartuko du
Maider Undak, beste euskal kirolariekin batera, abuztuan antolatuko diren Beijing-eko Joko Olinpikoetan parte hartuko du

PUBLIZITATEA

Zenbait euskal kirolari arituko dira abuztuaren 8an Beijing-en hasiko diren Joko Olinpikoetan. Horien artean Maider Unda arabar kirolaria egongo da. Emakumezkoen borroka praktikatzen du Undak 72 kiloko kategoria Olinpikoan eta duela hilabete batzuk blog bat sortu zuen munduan zehar burutzen ari den entrenamendu prozesua internetez azaltzeko. Hilaren hasieran Colorado Springs hirira bidaia egin zuen entrenamendu saioa egiteko. Bertakoa, Estatu Batuetan dauden lau Entrenamendu Gune Olinpikoetako bat da New York, California eta Michiganekoekin batera.
Emakumezkoen borroka praktikatzen duen Maider Unda kirolari arabarrak urre bat --Espainiako Txapelketa--, bi zilar eta hamabigarren postu bat lortu ditu aurtengo Europako txapelketa ezberdinetan. Abuztuan Beijingeko Joko Olinpikoetan parte hartuko du Espainiako taldearekin 2007ko Mundialean lortutako bosgarren postua lortu ostean. Orain, kirolariaren jarraitzaileek arabarraren entrenamendu prozesua jarraitu dezakete sortu duen blogaren bidez.

Kirolariaren webguneak martxotik hona egin dituen entrenamendu eta txapelketen berri ematen du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Bere biografia eta ibilbideaz gain, borroka kirolaren jarraitzaileek kirolariaren argazkiak eta 2007ko irailean Azerbaijango Baku hirian antolatutako Mundialeko zenbait bideo ikus ahal izango dituzte.

Kirolariak elektronika ikasketak dituen arren, egun, artzain bezala lan egiten du eta Idiazabalgo jatorria duen Artzai Gaztaren ekoizlea da. Unda 9 urte besterik ez zituela hasi zen borroka egiten Otxandion (Bizkaia). Sambo deitutako modalitatean eman zituen lehen pausoak, baina kirol horrek zituen irtenbide urriak ikusita, borroka egitera pasa zen. Bere palmares arrakastatsuan aipatu beharreko datuak honakoak dira: brontzea 2001eko Mediterraneo Jokoetan, Espainiako Txapelketa bederatzitan irabazi izana eta 2007ko Mundialean lortutako bosgarren postua.


Lotura interesgarriak

Maider Unda kirolariaren bloga
Maider Undaren blogean

Maider Unda munduko txapelketan (bideoa)
Goiena.net webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia