euskal diaspora eta kultura
2013/09/12
PUBLIZITATEA
Istanbul, Turkia. Maider Lopez artista donostiarra eta Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Istanbulen izan ziren atzo, 13. Biurtekoaren aurkezpen ekitaldi ofizialean. Esparru publikoa foro politikoa den heinean aztertzea izango du helburu Istanbulgo Biurtekoak aurten eta gai horren baitan Lopezek "Making Ways" egitasmoa ekoiztu du, Etxepare Euskal Institutuaren eta Acción Cultural Española erakundearen laguntzaz.
2013. urteko urtarrila eta iraila bitartean sortu du artistak lan hau, Istanbuleko Karaköy gunean. Karaköy igarotze gunea da; milaka lagun elkartzen dira han egunero. Artistak jendearen joan-etorria grabatu du, haien mugimendu, ibilbide eta portaerak aztertuz. Oztopoz eta kontraesanez betetako hiri-egitura honetan, oinezkoek ezarritako araudiak gainditu eta beren bidea sortzen dutela erakutsiz.
["Making Ways", de Maider Lopez (2013)]
Biurtekoan bi ikus-entzunekoekin osatutako instalazio bat eta Karaköy inguruko oinezkoentzat erabilera eta portaera gidaliburua aurkeztuko ditu Lopezek. Horrekin batera, 2005ko irailean Intzan (Nafarroa) egindako "Ataskoa" egitasmoa ere ekarri du Istanbulera.
Proiektu haren oinarria festa giroko deialdi publiko bat izan zen, trafiko arazorik izaten ez duen leku batean atasko bat sortzeko asmoz. Ibilgailuek Aralarrera doan errepidea lau orduz blokeatu zuten, autoaren erabilerari buruzko irakurketa berri bat eta hausnarketa eragiteko asmoarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus