euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiatzeko bileran, bazkide aktibo gisa onartu du FEVAk Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxea

2013/05/30

Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzariak Gernikako Bonbardaketaren 75. Urtemugari buruzko erakusketaren inaugurazioan iragan otsailean (argazkiaEE)
Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzariak Gernikako Bonbardaketaren 75. Urtemugari buruzko erakusketaren inaugurazioan iragan otsailean (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Berri onak dituzte Puerto Madryngo euskal erakundeko lagunek komunitatearekin partekatzeko. Garrantzitsuenetako bat, Argentinako euskal diaspora antolatuan instituzioaren egoera berriarena. Izan ere, FEVAren azken bileran ‘bazkide aktibo’ onartu du Federazioak Chubut probintziako euskal etxea, bertatik adierazi zaigunez. Hau eta beste gai batzuk garatuko dituzte euskal etxeko kide eta lagunek datorren igandean –ekainaren 2an- burutuko duten bazkari-elkarretaratzean.

Puerto Madryn, Argentina. Duela bi urte Maria Julia Ercorecaren eskutik jaio zen Etorritakoengatik euskal etxeak urrats berri bat eman du hilabete honetan. Dagozkion izapideak bete ondoren, FEVAren bazkide aktibo bihurtu da Puerto Madryngo euskal erakundea, eta hori aipatu eta ospatzeko bilera batera antolatu dute etxeko arduradunek, erakundeko kide guztiei estatus berriari buruz informatzeko. Bilkura, helduden igandean izango da, eguerdian, hiriko Zaldiketa Klubean.

“FEVAren onarpenaz aparte, beste puntu batzuk ere iragarri behar ditugu, tartean ekainaren 14an egingo dugun Ohiko Batzar Nagusia eta bertan aztertuko ditugun Memoria, Balantzea, Inbentarioa, eta  Kontu eta Baliabideen gaia. Txosten hauek irakurri ondoren, Zuzendaritza Batzorde berria hautatuko da”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Etorritakoengatik lehendakariorde Andy Elorriagak.

Igandeko bilerak bazkaria ere izango du eta etorkizunari begirako beste kontu batzuk ere aipatuko dira, hala nola Villa Mariako Euskal Aste Nazionalera joateko bidaia, egoitza propioa lortzeko aukerak, euskara eta pilota eskolak, eta urrian egingo den Hiriko Kultur Anitzeko VII. Topaketa. “Hauek dira esku artean ditugun proiektuak, baina baliteke igandean beste batzuk ere sortzea”, adierazi digu Elorriagak.

Dantzarien entseguak eta emanaldiak 

2013ko aktibitateak erabat bideratuta daude Etorritakoengatik-en. Dantza klaseak astearteetan ematen dira, arratsaldeko 6:30etatik 9:00etara, Miriam Zabala eta Anahi Ramos irakasle. Dantzariei dagokienez, eurak izan ziren euskal gizataldeko ‘enbaxadoreak’ pasa den Maiatzeko 25eko herriko kabalkadan. Jai herrikoi honetan bi eginkizun izan zituzten: euskal partaidetzaren erakusle izatea, ikurrina eramanez; eta publikoari eta kabalkadako tribuna aurrean euskal dantzak erakustea.

Bestalde, gogora dezagun otsailean Gernikako Bonbardaketaren 75. Urtemugari buruzko erakusketa ibiltaria Puerto Madrynera iritsi eta inauguratu zutela gazteek euskal dantza ikuskizun batekin. Erakusketa hiriko Shopping Portal de Madryn delakoan egon zen ikusgai.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia