euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiatzaren Iraultzaren 208. urteurrenean ikurrinak eta bandera argentinarrak batera atera ziren kalera

2018/05/29

Maiatzaren 25a Chacabucon, Guillermo Larregui Euskal Etxea partaide
Maiatzaren 25a Chacabucon, Guillermo Larregui Euskal Etxea partaide

PUBLIZITATEA

Maiatzaren 25a jai eguna eta aberri eguna da Argentinan. Kabalkadak, zeremoniak, mezak, topaketak… era askotan ospatzen da 1810 urteko Iraultzaren urteurrena herrialdean zehar. Euskal etxeetan, bai euskal bai argentinar kultura batzen direla aldarrikatzen duten erakundeek bat egiten dute ospakizunekin eta kaleratzen dira hiriko ospakizunetan parte hartzera. Jarraian, euskal partaidetza horren erakusgarri, joan den ostiralean euskal etxe batzuk ‘25 de Mayo’ko ekitaldietan egindakoaren irudi sorta bat.

Buenos Aires, Argentina. Eztabaida luzea –eta historiko, filosofiko, politikoa… – dago aberriaren kontzeptuaren inguruan. Hausnarketa horiek, ordea, ez dute urritzen aberriarekiko sentimendua Aberri Eguna iristen denean, berdin da Bazko Igandea edo Maiatzaren 25a den. Argentinan 1810eko Iraultzaren Eguna da Aberri Eguna eta jendeak bizi-bizi ospatzen du herrialde osoan zehar.

Argentinako euskal etxeak ez dira jaialdi hauetatik kanpo geratzen eta bat egiten dute, bakoitzak bere estiloari eutsiz. Hona Chacabuco, Chivilcoy, Gral. Belgrano, Gral. Rodriguez, Laprida, Mendoza, Viedma-Patagones hirietako ekintzen laburpena argazki kronika.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia