euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiana Agorrody artista lapurtarrak ‘ParOdisiak’ erakusketa estreinatuko du larunbatean Bordaleko Euskal Etxean

2025/02/20

Maiana Agorrody artista lapurtarraren ‘ParOdisiak’ erakusketa Bordeleko EEean, otsailaren 22tik aurrera
Maiana Agorrody artista lapurtarraren ‘ParOdisiak’ erakusketa Bordeleko EEean, otsailaren 22tik aurrera

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Otsailaren 22tik martxoaren 25era egongo da ikusgai Bordaleko Euskal Etxean Maiana Agorrodyren margolan erakusketa. Lanok ParOdisiak izeneko bildumako parte dira eta artistaren gainerako lanek bezala ixtorio luze bat kontatzen dute. Maiana beraren hitzetan, “Ixtorioa No Future seriearekin hasi zen. Serie horrek errebelde tropa bat erakusten zuen, gure planetatik ihes egiten ari zena, mekanika akastun batzuen barnean”.

Segitzen du Maianak: “Bidaia luze eta arriskutsu baten ondotik, lurralde berri, eder eta basa batera lurreratu ziren, dena (berr)eraikitzekoa zuten; hori izan zen bigarren seriea, DystrOpik izenekoa". "ParOdisiak bilduma berri honetan, berriz, gizaki hauengana hurbiltzen gara. Azken hauek, aske, maskarak erantzi eta beren aurpegiak erakusten dituzte. Elkarrekin, gure munduak finkatutako baloreak eta normak galdezkatzen dituen gizarte inklusibo eta libre bat sortzea proposatzen dute”, azaltzen du Baionan jaiotako artistak.

ParOdisiak

Erakusketak hamabost bat lan erakutsiko ditu, gehienak 70x100cm neurrikoak, eta egurrezko potreta triptiko bat ere bai. “Hau izango da nire lehen erakusketa euskal etxe batean; izan ere gehienetan kultur zentroetan erakusten dut nire lana, Miarritzeko Atabal erakusketa gelan erakutsi nuen 2023an eta joan den uda Hendaiako Mendi Zolan gelan, adibidez. Xiberotar sustraiak ditut eta egun Larresoron bizi naiz, baina Arte Ederrak Bordelen ikasi nituen eta pozten naiz harat itzultzea margolan bilduma hau erakusteko”, diosku.


Elkarrizketa Maianari Antxeta Irratian joan den udan

Inaugurazioaren egunean Maiana bera egongo da aretoan eta bere lana aurkezteaz gain afitxak, tixertak eta bustinezko pertsonaia batzuk ere ekainiko ditu salgai. Hitzordua otsailaren 22an, arratsaldeko 6:30etan, Bordaleko Euskal Etxean.

Maiana Agorrody sarretan,
- Instagram: maianaagorrody
- Facebook, Maiana Agorrody



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia