euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mahai-ingurua emango du online ostegunean Bilbotik Arana Fundazioak Caracasko Eusko Etxearen 75. urteurrena kari

2025/03/18

Caracaseko Eusko Etxearen El Paraísoko egoitzaren 75. urteurrena dela eta mahai-ingurua online ostegunean Sabino Arana Fundazioan
Caracaseko Eusko Etxearen El Paraísoko egoitzaren 75. urteurrena dela eta mahai-ingurua online ostegunean Sabino Arana Fundazioan

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Mahai-ingurua eskainiko du online ostegunean Bilbotik Sabino Arana Fundazioak Caracasko Eusko Etxea egun dagoen El Paraiso auzoan zabaltzearen 75. urteurrenaren karietara. Ekitaldia Fundazioaren Bilboko egoitzan egingo da 19:00etatik aurrera (14:00ak Caracasen), baina Diasporako lagunek edo hala nahi duten guztiek online ere segitu ahal izango dute Youtuben, streaming bidez. Horretarako, aski izango dute esteka hau erabiltzea.

Saioa Sabino Arana Fundazioko lehendakari Mireia Zarateren ongi-etorri hitzekin hasiko da. Mahai-inguruak honako partaideak izango ditu:

  • Ibane Azpiritxaga, Caracasko Eusko Etxeko egungo lehendakaria
  • Pedro Javier Arriaga, Jazoera-ko arduraduna, Eusko Etxeko lehendakari ohia
  • Jon Mikel Olabarrieta, Eusko Etxeko lehendakari ohia, Venezuelako Radio Euzkadi-ko kolaboratzailea
  • Nerea Olabarrieta, euskal-venezuelatarra, Jon Mikelen alaba
  • Gonzalo Attias, Jon Mikel-en biloba, belaunaldi bat gehiago 
  • Moderatzaile, Estepan Aldamiz-Etxebarria, ETBko kazetari ohia, Venezuelan jaioa

(lehenengo biak Caracastik, beste hiruak eta moderatzailea Bilbotik)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia