euskal diaspora eta kultura
2008/06/06
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Haize Hegoa Euskal Etxearen Kultur Zikloak joan den maiatzaren 30ean aurtengo bigarren mintzaldia antolatu zuen, Elaine Mendina idazlearekin. Mintzaldia Colegio de la Inmaculada Concepción – Los Vascos ikastetxearen aretoetan egin zen, ohi bezala, eta Mendinak ‘Sorginak’ elaberria aurkeztu zien bertaratu ziren entzule eta lagunei, Haize Hegoako lehendakari Enrique Poittevinek EuskalKultura.com-i adierazi dionez.
Lan honetan Mendinak ‘Uruguaiko iparraldeko probintzia batean bizi den inmigrante euskaldunen famili baten istoria jasotzen du’, azaltzen du Poittevinek. ‘Bidean, euskal mitologian oinarria duten sineskeriak eta magia sortzen dira, eta belaunaldiz-belaunaldi pasatzen dira familiako emakumeen bidez’.
Jende ugari bertaratu zen ikastetxera mintzaldia entzun asmoz eta interes handiarekin jarraitu zituzten hizlariaren azalpenak. Giroa aparta izan zen eta mintzaldiaren ostean entzuleek galdera asko egin zizkioten idazleari. Mendinak era sakon eta erakargarrian erantzun zituen. Azkenean hizlari eta entzuleek gaiaren inguruko esperientzia pertsonalak era oso aberasgarrian partekatu zituzten. ‘Helburua bete dugu, denontzat aberasgarria izan den lagunarteko topaketa egitea, alegia...’, azaldu du Poittevin-ek.
Elaine Mendina idazlea eta irakaslea da. CERP-en (Centro Regional de Profesores del Norte) egiten du lan, Artigas probintzian (familia bertakoa du) eta Salton. Uruguaiko Hezkuntza eta Cultura Ministerioko sariak jaso ditu ‘Ibrahim y los otros’ lanagatik eta ‘Primera Luna’ eta ‘El Otro Circo’ ipuinekin eta ‘Pueblo Blanco’ elabarriarekin argitaratu gabeko lanentzako lehiaketetan aipamen bereziak jaso ditu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus