euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Magdalena Mignabururen eskutik, B. Aires probintziako Rauch-eko 'Gure Txokoa' EEa euskal arropaz jantzi da

2011/06/27

Joan den ekainaren 19an Gure Arropa erakusketa, Rauch-eko Gure Txokoa euskal etxean
Joan den ekainaren 19an Gure Arropa erakusketa, Rauch-eko Gure Txokoa euskal etxean

PUBLIZITATEA

Pellegrini eta Pehuajo herrietan egon ondoren “Gure Arropa” erakusketa Rauch hirira heldu da joan den ekainaren 19an. Magdalena Mignaburu Berhok prestatutako bildumak Euskal Herriko zazpi probintzietako XVIII., XIX. eta XX. mendeetako 20 jantzi biltzen ditu, eta “Esaidazu nola janzten duzun eta esango dizut non zauden” esaldiari eutsiz, jantzien bidez murgiltzen du publikoa euskal kulturan. Jende anitz bertaratu zen herriko udaletxera erakusketa ikustera eta Mignaburuk eskaini zuen mintzaldiaz disfrutatzera.

Rauch, Argentina. Rauch-eko udal etxeko erakustaldietarako aretoa izan da joan den ekainaren 19an “Gure Arropa” erakusketaren agertokia. 'Gure Txokoa'k gonbidaturik, Magdalena Mignaburuk bere bildumaren 6 diseinu ekarri zituen Rauch-era, eta jantziek berek bideratu zuten Euskal Herriko kulturari buruzko adituaren azalpena. 

Gure Arropa Rauch-eko euskal etxean 2011 01

[Erakusketaren arduraduna den Magdalena Mignaburuk hitzaldi bat eman zuen Rauch-en]

Jende mordo polita bildu zen udaletxean, eta soinekoak ukitzeaz gain, galdera eta iruzkinak konpartitu zituzten mintzalariarekin. Hitzaldian Euskal Herriko irudiak ere proiektatu ziren, eguneroko bizimoduko irudiak, jendeak euskaldunen bizimodua ezagut zezan.

“Herriak eman dugun babesa nahi dugu aipatu. Hedabide guztiak bertaratu dira erakusketara eta publikoa jendetsu eta oso heterogeneoa izan da”, azaldu diote euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i. “Bistan dago gure herriak kulturarekiko duen engaiamendua”, adierazi dute 'Gure Txokoa'ko kideek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia