euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak ‘Euskal Echea’ erakunde argentinarrari buruzko liburu berri bat idatzi dute

2019/07/17

“Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburuaren azalak
“Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburuaren azalak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkartea 115 urte betetzen ari da aurten eta Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak eskaturik Elkartearen historia, sortu zutenetik gaur arte kontatzen duen liburu bat idatzi dute Magdalena Mignaburu argentinarrak eta Josu Legarreta Bilbao bizkaitarrak. “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” izenburua daraman liburuak 250 orrialde ditu eta ardatz kronologiko bati jarraitzen dio.

‘Euskal Echea’ren historia jorratzen duten aurreko lanei dagokienez, batzuk badaudela adierazten du Mignaburuk, Marcelino Irianni Zalakain eta Oscar Alvarez Gila adituek egindakoa, adibidez. “Liburu horretan Elkartearen historia kontatzen dute historialariek, baina 1950. urte arte. Gurean, berriz, gaur eguneraino iristen gara”, azaldu digu egileak.

“Beste alde batetik, aitortu behar dut testua idazten ari ginenean, ezagutzen ez genituen hainbat datu topatu ditugula. Zalantzarik gabe esan dezakegu ‘Euskal Echea’ elkartea proiektu faraonikoa dela, euskal jatorriko jendeak ume eta zaharrekiko betidanik izan duen engaiamendua irudikatzen duen bakarra Euskal Herritik kanpo. Badakigu Mexikon badagoela 'Colegio de las Vizcaínas' delakoa; baina ‘Euskal Echea’ren helburuak areago doaz eta hezkuntzaren mugak gainditu egiten ditu, horregatik pentsatzen dugu Mexikokos baino osoagoa dela”, azpimarratu du Mignaburuk.

Euskal diaspora argentinarreko erakundeei buruzko liburuak idaztean eskarmentu handia duen egilea pozik dago lanaren emaitzarekin: “Pribilegio handia izan da liburu hau idatzi ahal izatea; eta espero dugu ‘Euskal Echea’ Argentinatik at ezagutarazteko lagungarri izatea”.

Liburua jendaurretu eta aurkezteko datak adieraziko ditugu, erabakitzen direnean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia