euskal diaspora eta kultura
2008/11/18
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Nafarroako gastronomia eta mozkinak promozionatzeko ekimena Foru Erkidegoko Gobernuaren eskutik dator, Gobernuko Eledunaren eta Harreman Instituzionalen Departamentua medio, eta ICAN (Nafarroako Nekazal eta Elikadura Kalitate Institutua) ere tarteko. Hauek dira parte hartuko duten hamar jatetxeak:
-Asador Ox´s (Juan Ramón Jiménez, 11. Tfno: 914581903)
-El Txistu (Plaza Ángel Carbajo, 6. Tfno: 915709651)
-La Costa Navarra (General Pardiñas, 39. Tfno: 914354285)
-La Favorita (Covarrubias, 25. Tfno: 914483810)
-La Manduca de Azagra (Sagasta, 14. Tfno: 915910112)
-La Ribera Navarra (Ponzano, 27. Tfno: 913995087)
-Pedro Larumbe (Serrano, 61. Tfno: 915751112)
-Príncipe de Viana (Manuel de Falla, 5. Tfno: 914571549)
-Señorío de Alcocer (Avenida Alberto Alcocer, 1. Tfno: 913451696)
-Sula (Jorge Juan, 33. Tfno: 917816197)
Ekimena joan den 10ean aurkeztu zen 'Pedro Larumbe' jatetxean, besteak beste bertan zeudela Nafarroako Gobernuko ordezkaria Madrilen, Salvador Estebanez; ICANeko zuzendari-kudetzaile Iñaki Goñi; aspaldidanik Madrilen ezarria den Pedro Larumbe sukaldari nafarra; eta Jose Carlos Capel kritikari gastronomikoa.
Mozkinen eta nafar asteburuen zozketa
Aurkezpenean, bertaratutako ehundik gora pertsonen aurrean, ekimenean parte hartzen ari diren aipatu hamar jatetxe horiek prestatutako platerak dastatu ahal izan ziren, eta zintzurra busti Nafar Jatorrizko Izendapeneko ardo ospetsu eta hautuez.
Egun hauetan jatetxeotan aipatu menu eta ardo nafarrak eskatzen dituztenek txartel batzuk bete eta zozketa batean parte hartu ahal izango dute, saria Reyno Gourmet-ek hautatutako nafar mozkin sorta bat izango dela (sorta bana jatetxe bakoitzeko) eta hiru asteburu nafar.
Lotura interesgarriak
ReynoGourmet Televisión
www.reynogourmet.tv
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus