euskal diaspora eta kultura
2010/05/04
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Larrañaga eta Recuero bikotearen garaipenak ez zuen, egiari zor, jende askorik harritu, izan ere muslari on ospea baitaukate eta iaz Bizkaiko Balmasedan egin zen 2009ko Euskal Etxeen arteko Munduko Txapelketan egokiro eta trebezia erakutsiz eurenganatu zuten txapel absolutoa.
Madrilgo Euskal Etxeko ordezkari gisa gailendu ziren, saria etxe anfitrioikoentzat bilduz. Bikotea, faboritoetakoa da orain, datorren abuztuaren 28tik irailaren 6 ra arte Estatu Batuetam Kaliforniako Los Angeles handian egingo den aurtengo mundu txapelketarako, horri buruz iragarpenak egitea erraza ez bada ere, bikoteen maila dezente altua izan ohi da-eta. NABO edo Estatu Batuetako euskal erakundeen federazioak hartu du aurten bere gain mundiala antolatzeko ardura, zegokion Uruguaik iaz bere aukera beste baterako utzi ondoren. NABO eta Chino Basque Club antolatzaile, eta Los Angelesaldeko beste hiru euskal etxeak ere arituko dira laguntzaile, hala nola Souther California Basque Club, Oberena Basque Club eta Ventura County Basque Club.
[Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero txapeldunak, euren erdian dagoen Julian Celaya Jaurlaritzaren ordezkariak garaikurrak eman eta txapelak jantzi ondoren]
[Igandean Espainiako estatuko 'Euskal Herria' euskal etxeen federazioak eginiko urteroko bilkuran parte hartu zutenak, tartean Julian Celaya eta Andoni Martin Eusko Jaurlaritzaren ordezkari]
Garaikurrak, Eusko Jaurlaritzaren Hiritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzako Julian Celaya zuzendariak entregatu zituen. Celayak, bere bulegoko Andoni Martin teknikariarekin batera, igande horretan Madrilgo Euskal Etxean Espainiako estatuko 'Euskal Herria' izeneko euskal etxeen federazioak egin zuen bilkuran hartu zuen parte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus