Madril, Espainia. Bertako Euskal Etxea zinez aktibo dabil Madrilen euskara ikasi nahi dutenekin, eta gauza bera euren maila mantendu, landu edota erdoiltze bidean jarri nahi ez dutenekin. Gakoa, bakoitzak dakiena erabiltzea, asko edo gutxi izanik. Horretarako aukera desberdinak ematen ditu. Helburua literatura izanik, esaterako, gaur bertan, martxoaren 8an, literaturazaleek hitzordu polita daukate, EEko Irakurle Kluba bilduko baita, 17:30tik18:30etara, Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" solasgai.
Gogoan hartu, bertan parte hartzeko ez dela Euskal Etxeko kide izan behar.
Bihar, berriz, eta datorren astean, mintza-praktika saioak iragartzen dira. Nori zuzenduak? Hona bidali diguten abisua:
Euskara ikasten ari zara? Euskaraz badakizu eta ez daukazu norekin praktikaturik? Euskal Etxean aukera! Etorri Madrilgo Euskal Etxera gure mintza-talde batean parte hartzera. Euskal Etxeko bazkide direnei eta eta ez direnei dago zabalik. Mintzataldeak euskara mailaren arabera elkartuko dira hilean behin dinamizatzaile batek lagundurik. Hurrengo hitzorduak:
-Martxoak 9, osteguna, 18:00 etatik 19:00etara A1/ A2 maila
-Martxoak 15, asteazkena, 10:00 etatik 11:00etara B1/ B2/ C1 maila.
Tokia: Euskal Etxeko Liburutegia
Madrilgo Euskal Etxea
Jovellanos, 3 - 28014 Madril
Webgunea: www.euskaletxea-madrid.com
Facebook: www.facebook.com/madrilgoeuskaletxea
Twitter: https://twitter.com/euskaletxeamadr
Instagram: www.instagram.com/euskaletxea_madrid
Tfnoak: 915 314 593 - 628 675 072
Emaila: adm@eetxea.e.telefonica.net
https://www.euskaletxea-madrid.com/aprendeuskera.phpEuskara ikastea Madrilgo Euskal Etxean