Madril, Espainia. Baduzu euskara C-1 edo C-2 titulua? Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegia euskara irakas dezakeen jende bila dabil eta honako oharra bidali digu bere euskara irakasle lan poltsa osatzearren: "Euskaltegiko irakasle izateko lan-poltsa eskaintza: Irakasle bezala lan egin duzu? Helduekin eta haurrekin? Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegirako irakasle lan-poltsa sortzen ari gara, eta zure CV jasotzea gustatuko litzaiguke. Bidal iezaguzu zure berri, mesedez, madrid@eetxea.e.telefonica.net helbidera".
Bestalde, egin berria du euskal etxe madrildarrak Santa Ageda ospakizuna eta urtero bezala itzulia egina dute kalerik kale Madril erdiguneko kaleetan zehar EEak deituriko kantariek txapel eta euskal jantziekin eta ohiko koplak kantatuz. Lan polita egin zuen, EEko Orfeoiko kideak eta Txistulari Taldea buru zeukan taldeak. Segidan, ETBk jasotako irudiak:
Madrilgo Euskal Etxea - Euskal Etxea de Madrid
-Webgunea: https://www.euskaletxea-madrid.com
-Facebook: https://www.facebook.com/madrilgoeuskaletxea
-Twitter: https://twitter.com/euskaletxeamadr
-Instagram: https://www.instagram.com/euskaletxea_madrid