euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeko bi lan Europako Euskal Etxeen I Podcast Lehiaketako lehenak: sariak ostiralean banatuko

2023/06/28

Ikasturte amaiera diferentea joan den ostegunean Valentziako Euskal Etxean, podcast lehiaketako irabazleak adierazteko 'gala'rekin
Ikasturte amaiera diferentea joan den ostegunean Valentziako Euskal Etxean, podcast lehiaketako irabazleak adierazteko 'gala'rekin

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Sari banaketarekin bukatuko da ostegunean,Madrilgo Euskal Etxean 19:00etan egingo den saio batean, arrakastatsu garatu den Europako Euskal Etxeentzako euskarazko Lehenengo Podcast Lehiaketa. Ekitaldi berean Madrilgo EEko Poesia lehiaketako sariak banatuko dira. Postcast lehiaketak lankide izan ditu antolakuntzan Valentziako eta Madrilgo Euskal Etxeak eta Etxepare Euskal Institutua laguntzaile izan da. Guztira 14 lan aurkeztu dira, Valladolid, Valentzia, Madril eta Bordeleko euskal etxeetako euskara ikasleek eta Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialekoek (HEO) bidaliak.

Joan den asteko ostegunean Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean egindako gala batean adierazi ziren irabazleen izenak. Epaimahaia Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara irakasleek osatu dute eta bi lehenengo lanak “Akelarre Festa” eta “Winnipeg, zeru beraren azpian” izenekoak izan dira, biak Madrilgo Euskal Etxekoak. Epaimahaiak aurkeztutako lan guztien kalitatea nabarmendu nahi izan du eta, erabakitzeko orduan, gidoia, euskara-maila, koherentzia eta kalitate teknikoa ere hartu dituztela gogoan.

Hauek izan dira irabazleak:

Lehenengo postua: “Akelarre Festa”
Egile taldea: Ainoa Olaso, Ana Lorenzo, Paco Hernandez, Patricia, Yolanda Barragan

Bigarren postua: “Winnipeg, zeru beraren azpian”
Egile taldea: Esteban Santiago, Angeles Bengoechea, Lorenzo Esparrago, Juan Luis Aranburu, Marisa Bravo, Katia Morgade, Andrea Forcada, Arrate Eraña, Maritxu Naveira eta Merche Garcia Luis 

Hirugarren postua: “Euskarak nola aurkitu ninduen”
Egile taldea: Luna Asensio, Franziska Habel, Laura Proensa, Roger Fuste, Pablo Rodriguez,  Imanol Schiavella, Pedro Alberdi, Dani Blasquez 

Irabazleak iragarri eta podcast batzuk entzun ondoren, ikasleek eta irakasleek askari modukoa partekatu dute Valentziako Laurak Bat-en, "musika ona" lagun, ekitaldi berean ikasturtea amaitutzat joz. Parte hartu duten podcast-en aselekzio bat hemen entzun daiteke.

Zorionak irabazleei eta baita partaide eta antolatzaile guztiei ere!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia