euskal diaspora eta kultura
2009/04/10
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxetik iragartzen dute elkartearen webgunera igo direla dagoeneko martxoaren 28an Euskal Etxearen baitan dabilen Euskaltegiak antolatutako Korrika arrakastatsuari dagozkion argazki eta bideoak. Eguna eta ekimena 'oso polita'tzat aitortu ostean, ahalegina eta guztia prestatzen hartutako lana propio eskertzen die parte hartu zuten guztiei, baina bereziki Ane, Izaskun eta Errukiñe irakasleei.
Euskal Etxeko Gobernu Batzordeak, bestalde, bertako Areto nagusiari 'Peio Aranburu' izena ematea erabaki zuen bere azkeneko bileran. Izendapen hau, dagokion ospe eta ohorez jantzia datorren irailean gauzatuko da, Peio Aranburu hil zela urtebete beteko denean, eragile donostiarrari egingo zaion omenaldiaren barruan.
Orfeoia berrabiatzeko hitzordua
Espainiako hiriburuko Euskal Etxeak bere abesbatza berrabiatzeko ahalegin berri bat egingo du, eta beraz saioaldi honetra deitzen zaie kantuzale eta interesatu guztiei. Zuzendari berri batekin harremanetan hasi eta datorren asteko osteguna, apirilaren 23a, ezarri da lehenengo bilera baterako hitzordu. Nahi duenak Euskal Etxeko Idazkaritzan (Conchi) eman dezake izena.
Esan azkenik, apirilaren 16tik maiatzaren 14eraino joaktuko dela Euskal Etxean bertako Mus Txapelketa tradizionala. Bikote irabazleak Espainiako Euskal Etxeen arteko Txapelketan jokatuko du Madrilgo EEko ordezkari. Interesatuek, Idazkaritzan eman dezakete izena, izenemateko kuota zazpi euro pertsoneko izanik.
Euskal Etxe madrildarrak, ohi bezala, ateak itxiko ditu Aste Santuko ostegun eta ostiralean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus