euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeak euskarazko bere 2019ko bideo lehiaketarako deia egin du, epea apirilaren 10a

2019/03/13

Aurreko edizio bateko partaide irabazleak
Aurreko edizio bateko partaide irabazleak

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak urtero antolatu ohi duen euskarazko bideo lehiaketarako deia egin du, lanak aurkezteko epea apirilaren 10ean ezarrita. Bertako bazkideek baino ezin dute parte hartu gehienez 5 minutuko iraupena izan dezakeen lanak onartzen dituen lehiaketa honetan, mov, avi edo mp4 formatoetan. Lanak apirilaren 10ean Euskal Etxean entregatu eta bideoak ikusteko eta sariak adierazteko eguna biharamuna, osteguna, izango da, Euskal Etxeko Pello Aranburu aretoan, 19:30etatik aurrera.

Izan ere, apirilaren 11ean Madrilgo Euskal Etxera hurbiltzen direnek aukera izango dute gehien gustatzen zaien bideoa bozkatzeko. Bideoak pantailaratuko dira eta bildutakoen emandako botoen arabera irabazle suertatzen denak irabaziko du lehiaketa. Madrilen bizi bazara, animatu eta parte hartu, bidegile edo ikusle/epaile moduan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia