euskal diaspora eta kultura
2010/09/21
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxean dena prest dago hiriburu espainiarreko I. Euskal Astea ospatzeko. Ilusio handiz antolatu dute jaialdi honen egitaraua elkartekoek, euskal kultura tradizionala hiriko biztanleei ezagutzera emateko asmoz. Antolatutako ekintza ugarien artean aipagarriak dair 'Euskaldunak Madrilen' mahainguruak, irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Beste hitzordu nagusietako bat urriaren 2an eta 3an Erretiroko Parkean egingo den Euskal Kultur Jaialdia izango da.
EGITARAUA
Astelehena Irailaren 27a
-19:30: Euskal Astearen aurkezpena Euskal Etxean.
Asteartea Irailaren 28a
-9:30. Aralarko San Migel eguneko meza San Inazio elizan (Príncipe, 31).
Osteguna Irailaren 30a-Ostirala Urriaren 1a
-19:30.' Euskaldunak Madrilen' mahainguruak. Euskal Etxean.
Larunbata Urriaren 2a
-10:00. Yola Estropada. Erretiro Parkean.
-12:00. Euskal Kultur Jaialdiaren aurkezpena
-12:10. «Itxas Alde», Bakioko (Bizkaia) dantza taldea
-13:30. Bilbo Argian otxotea
-17:45. Iradier abesbatza, Vitoria-Gasteiz
-19:30. Iñaki Plaza & Ion Garmendia taldearen folk kontzertua
Igandea Urriaren 3a
-10:00 (Euskal Etxean). Donostiako Txistulari Bandarekin diana.
-11:30. Euskal Etxeko Dantza Taldea
-12:00. Herri kirolak
-13:30. Bilbainadak (Iñaki Basabe eta Jesusmari Núñez).
-17:00. Donostiako Txistulari Banda.
-18:00. Herri kirolak
-19:30. Euskal Etxea orfeoiaren kontzertua eta itxiera ekitaldia.
* Irailaren 23tik urriaren 15a bitartean: Euskal Etxean 'Gipuzkronikak' erakusketa , José Mari Aleman Amundarainen lanekin.
-Madrilgo Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxea-madrid.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus