euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Astea egingo du aurten, urriaren 7tik hasita 11ra

2013/09/17

Madrilgo Euskal Etxearen sarrera nagusia, Diputatuen Kongresuaren atzean dagoen Jovellanos kalearen 3. zenbakian
Madrilgo Euskal Etxearen sarrera nagusia, Diputatuen Kongresuaren atzean dagoen Jovellanos kalearen 3. zenbakian

PUBLIZITATEA

Azken hiru urtetan El Retiro parkea izan da Madrilgo Euskal Etxearen urriko euskal jaien gunea, baina aurten, hainbat arrazoi direla medio, festa elkartearen egoitzara ekartzea erabaki dute antolatzaileek. Kokagune bikaina da egoitza; izan ere, Madrilgo erdigunean bertan dago, non eta Diputatuen Kongresuaren atzekaldean. Hantxe egingo dira aurten Euskal Asteko jarduerak, urriaren 7an hasi eta 11 bitartean.

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak aditzera eman du aurtengo Euskal Jaien egitaraua. Aurreko edizioetan El Retiro parkean ospatzen zuten festa hau, baina aurten, nagusiki arrazoi ekonomikoak direla eta, elkartearen egoitza izango da ekitaldien gunea. Horrela, elkarteak egoitzaren kokaleku bikaina eta instalazioak ezagutzera emateko parada baliatuko du eta, bide batez, urtean zehar bertan ekimenetara biltzen diren bazkideei merezitako omenaldia eskainiko die. 

Elkarteak jakinarazi duenez, hau da behin-behineko egitaraua:

  • Astelehena 7, 20:00tan, Pello Aramburu saloian, «Un león en El Foro» saria emango dio Peña Athletic-ek Julian Lopez aktoreari (Muchachada Nui).
  • Astelehenean bertan, 20:30tan, Jardueren Eguna: Euskaltegia, Peña Athletic eta Orfeoia izango dira protagonista. Bertaratzen direnentzako askaria prestatu du euskal etxeko eraikinean dagoen Sagardi jatetxeak.
  • Asteartea 8, 20:00tan, Pello Aramburu saloian, "Jai ta Lan" ikuskizuna, Londresko euskal talde baten eskutik. Irudiak eta musika zuzenean.
  • Asteazkena 9, 20:15tan, Jardueren bigarren Eguna: protagonista izango dira Futbol taldea, Mendi elkartea eta Dantza taldea. Oraingoan ere, Sagardik prestatuko du askaria.
  • Osteguna 10, 20:00tan, Pello Aramburu saloian, mahaingurua: "Vascos en Madrid". Karmele Aranburu, moderatzaile.
  • Ostirala 11, 20:00tan, San Inazio elizan, Orfeoiaren eta Dantza taldearen emanaldia. Ekitaldi honetan omenaldia egingo zaio iaz, urriaren 12an hil zen Pablo Beltran de Heredia bazkideari.

Bestalde, astean zehar erakusketa aretoan elkarteko bazkideen margolanak izango dira ikusgai.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia