Madril, Espainia. Olerkiren bat idatzi duzula eta ezagutzera eman nahiko zenukeela, edo lehiketa honen berri izateak xaxatu zaituela eta eseri eta olerkiren bat idazteko erronkari ekin duzula?Hona Madrilgo Euskal Etxeak zabaltzen dizun aukera, XII. Euskarazko Poesia Lehiaketako parte izateko. Antolaketan lagun dira Etxepare Euskal Institutua, eta Euskal Herriko Susa eta Erein argitaletxeak. Edozein adinetako partaideei zuzendutako lehiaketa da, bi kategoria daude, Madrilgoentzat eta Madrilgo Euskal Etxeko bazkide ez direnentzat eta, beraz, munduko gainerako euskal etxeetako euskara ikasle eta kideek ere har dezakete parte.
Poesia bakar bat aurkeztu ahal izango da, euskaraz eta bakarka idatzia, originala, inon argitaratu gabea eta inongo literatura lehiaketan saririk eskuratu gabea. Lanen luzera, gaia, errima eta neurriak libreak izango dira. Epaimahaia: Euskal Etxeak hautatuko pertsonek osatuko dute. Lanak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 2a izango da eta epaia 2023ko ekainaren 14an jakinaraziko da. Madrilgoek Euskal Etxean bertan aurkeztu ahal izango dute, gutunazal itxi batean, edo bestela posta elektronikoz bidali ahal izango da, pdf formatuan, eta izenburuarekin, egilea nor den jakitera eman dezakeen inolako daturik jarri gabe. Bestetik, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak jasotzen dituen agiria bidaliko da: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta, NANaren fotokopia bat erantsita, eta Madrilgo Euskal Etxeko bazkidea den edo ez adieraziaz. Bidali helbide honetara, estebe.mee@gmail.com.
Sariketa orokor bat egongo da:
Sari orokorrak
-Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
-Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat.
Eta Madrilgo Euskal Etxeko kide direnentzat:
Euskal Etxeko bazkideen arteko sariak
-Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
-Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat
Edozein zalantza argitu, edo kontsultaren bat izatekotan, email berera idatz daiteke: estebe.mee@gmail.com.