euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeak bere 2024-25 Euskal Herriko Historia Zikloa iragarri du, Unibertsitate Complutensea lankide

2024/08/13

Madrilgo Euskal Etxeko Peio Aramburu Aretoa hitzaldi bat ari dela, artxiboko argazki batean (arg EE)
Madrilgo Euskal Etxeko Peio Aramburu Aretoa hitzaldi bat ari dela, artxiboko argazki batean (arg EE)

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Azken ikasturtekoaren arrakastaren ondoren, Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Herriko Historiari buruzko ziklo berri bat egingo du 2024-2025 ikasturtean. Guztira bederatzi hitzaldi izango dira, gai bakoitzean adituak diren hizlarien eskutik, urritik martxoraino, hilero pare bat. Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Euskal Etxearen egoitzako Peio Aramburu aretoan, Jovellanos kaleko 3an. Euskal Etxeak dute antolatzaile, Madrilgo Unibertsitate Complutensea (UCM) laguntzaile.

Nobedade gisa, azpimarratzekoa da espainiar hiriburuko euskal elkarteak akordio bat lortu duela UCMrekin, zikloa egin izanari kreditu libreak emateko. Aukera Madrilgo Unibertsitate Complutensean 2024/2025 ikasturtean matrikulatutako ikasleei eskainiko zaie, beti ere partaidetza eskakizunak betetzen badituzte eta jarduera amaitzean idatzizko azterketa bat egiten badute. Ikastaroa urriaren 3an hasi da eta martxoaren 6an amaitzea aurreikusten da.

PROGRAMA

Urriaren 3an

El espacio circumpirenaico occidental en la Antigüedad: un "carrefour" cultural
Elena Torregaray Pagola (UPV/EHU)

Urriaren 25ean

Lengua y lenguas en Euskal Herria: el caso de Navarra
Peio J. Monteano Sorbet (Archivo General de Navarra)

Azaroparen 7an

Vasconia entre el fin del imperio y el año 1000
Juanjo Larrea Conde (UPV/EHU)

Azaroaren 29an

David contra Goliat: tensiones entre aldeas y villas en la construcción de Gipuzkoa (siglos XIV-XVII)
Susana Truchuelo García (Univ. Cantabria)

Abenduaren 12an

Novatores, ilustrados, machinos y revolucionarios. Del almirante Gaztañeta al capitán Ugartemendi
Carlos Rilova Jericó (UPV/EHU)

Urtarrilaren 30ean

La vida cotidiana en el País Vasco en la II República y la Guerra Civil
Santiago de Pablo Contreras (UPV/EHU)

Otsailaren 13an

Aquellos vizcaínos de América. Cultura foral mestiza en la Tlaxcala colonial.
Jose María Portillo (UPV/EHU)

Otsailaren 27an

Fuerismo, regionalismo e identidad vasca en el siglo XIX
Coro Rubio Pobes (UPV/EHU)

Martxoaren 6an

Franquismo y Democracia en el País Vasco (1939-2004)
José Antonio Pérez Pérez (UPV/EHU)

Zikloko egitarau osoa (pdf)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia