euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Eñe Literatura Jaialdiak 'Euskal Lehio' bat irekiko du azaroaren 19an Madrilen, Bernardo Atxaga koordinatzaile

2022/11/16

Hainbat belaunalditako euskal idazleak EÑE Literatura Jaialdian izango dira aurten
Hainbat belaunalditako euskal idazleak EÑE Literatura Jaialdian izango dira aurten

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Egun hauetan garatzen ari da Madrilen eta Malagan, azaroaren 11tik 27ra, Eñe Jaialdiaren 14. edizioa, udazkenero egile eta bisitari ugari biltzen dituen literaturaren festa handia. Aurten lehen aldiz euskarak eta katalanak beren lekua izango dute topaketan, Bernardo Atxagak eta Llucia Ramisek komisariatutako programekin, hurrenez hurren. “Euskal Leihoa” larunbatean, azaroaren 19, irekiko da Círculo de Bellas Artes-en, hiru ekitaldirekin, Etxepare Euskal Institutua babesle.

Lehenik eta behin, arratsaldeko 17:30etan Uxue Apaolaza eta Fermin Etxegoien idazleak mintzatuko dira, Nacho Fernández Rocafort moderatazaile, Fernando Rojas antzokian. Uxue Apaolaza Hernaniko idazle gazteak Euskadi Literatura Saria jaso du aurten, "Bihurguneko nasa" liburuagatik. Etxegoien oñatiarra da; idazlea izateaz gain kazetaria ere bada, eta hainbat hedabidetan eta irratian jarduten du. Bere azken liburuen artean, “Autokarabana”, “Eutsiko diogu?” eta "Totelak" nabarmendu behar dira.

Ondoren, poesiaren ordua izango da. Arratsaldeko 19etan, Dantza Aretoan, Leire Bilbao, Juan Ramon Madariaga eta Bernardo Atxaga poetek beren olerkiak irakurriko dituzte, euren mundu zabalak partekatuz. Azkenik, 20etan, areto berean, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak “Paradisua eta katuak” musika eta poesia ikuskizuna jendaurretuko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia