euskal diaspora eta kultura
2008/11/20
PUBLIZITATEA
Madrid, Espainia. Beti-Jai frontoi historikoaren hondatze egoerak kezkaturiko herritar talde batek sinadura bilketa kanpaina abiarazi du interneten, eraikina berreskuratzeko eskatuz Madrileko Komunitateari eta Udaletxeari. 'Marques de Riscal kaleko 7.ean, Castellana pasealekutik 50 metrotara, dagoen Beti-Jai frontoiak pairatzen duen abandonatze eta hondatze egoeraren aurrean dagokion administrazioari madrildar arkitekturaren harribitxi honen berreskuratzea bermatzeko neurriak hartzeko eskatzen diogu', azaltzen du sinadurak biltzeko sareratu duten eskariak. Frontoia, jarraitzen du testuak, 'bere erako azken monumentua da, eta 1977 Kultur Ondasun izendatu zuten, 1991an izendapena berretsi zutelarik'.
[Beti-Jai frontoia bere urrezko garaian]
Sinadura bilketa internet bidez egiten ari dira, www.firmasonline.com webgunean, eta dagoeneko ehun bat lagunek sinatu dute, horien artean Diasporako euskaldun batzuek ere Venezuelatik. Eskarian azaltzen dutenez, 'eraikin hau berreskuratzea posiblea eta beharrezkoa da eta interes ekonomiko eta espekulazioarengatik ez balitz (ezin ahaztu eraikina Madrileko gune esklusiboenetako batean dagoela), Administrazioak aspaldi espropiatua eta berreskuratua behar zuen, hiriari bere historiaren zati hau bueltatuz'.
Frontoia ia ez da kanpoaldetik antzematen zer den, baina etxaurre 'eklektiko' baten atzean 67 metrotako luzera eta 20 metrotako zabalera duen espazioa dago. Bi aldeetan harmaila eliptikoak ditu, burdinezko arkitekturaren eredu aipagarriak direnak, eta mendebaldeko aldean neomudejar estiloko adreilu horma batek ixten du.
[Kantxa, airetik ikusia, Castellana Pasealeku ondoan Madril erdigunean]
Frontoia berreskuratu eta herritarrentzako kirol eta kultura gune bezala erabiltzea proposatzen duen taldeak auzoko lagunak bildu eta mundu osoko pilota, historia eta arkitektura zaleen babesa batu nahi du sinadura bilketa honen bitartez. Taldeak blog bat sortu du, http://betijai.blogspot.com, eta bertan Beti-Jairen historia eta egungo egoerari buruzko informazioa ematen dute, datozen hilabeteetan egingo dituzten ekitaldiak ere iragarriz.
Frontoiaren argazki historikoak eta gaur egungo egoeraren frogak eta bideoak ikusi nahi izanez gero, jo hona.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus