euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilen bizi zara eta euskara ikasi nahi duzu? Aukerak Euskal Etxean, Konplutense Unibertsitatean eta Hizkuntza Eskola Ofizialean

2021/06/24

Baliatu zure egonaldia Madrilen euskara hobetzeko. Hona aukera batzuk datorren ikasturtean Madrilen euskara ikasteko.
Baliatu zure egonaldia Madrilen euskara hobetzeko. Hona aukera batzuk datorren ikasturtean Madrilen euskara ikasteko.

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Ikasturte bat bukatzear da eta berria (ipar hemisferioko) uda ondoren hasiko da. Madrilen bizi bazara, agian bururatu zaizu inoiz zure euskara hobetzea hiriburu espainiarrak euskara eskoletan eskaintzen duen eskaintza anitza baliatuz. Maila guztiak eskaintzen baititu. Aurrez aurre zein online. Tentatu nahi zaitugu (zu, edo zuk informazio hau beste norbaiti pasatzea lortu, hura tentatzeko). Ea datorren ikasturtean baliatzen dituzun Madrilen eskuragai dituzun aukera hauek. Zergatik ez?

- Madrilgo Euskal Etxea. Astean 4 ordu, aurrez aurre. Gehienez 12 laguneko taldeak, hasierakoak eta aurreratuak. Urriaren 4an hasteko, astearte eta ostegunetan edo astelehen eta asteazkenetan, ikastaroaren arabera. Ekainaren amaieran bukatzeko. Sarbidea Boga programan, ikaskuntza online laguntzeko. Ikastaroa erabat online egiteko aukera ere. Izen-ematea Euskal Etxeko idazkaritzan irailaren 2tik aurrera. Aurrez aurreko ikasle kopurua mugatua denez, matrikulazio-ordena errespetatuko da, beraz erabakia lehenbailehen hartzea komeni zaizu, lekua segurtatzeko.

- Madrilgo Konplutense Unibertsitatea. Euskara eta euskal kultura lau irakasgaitan eskaintzen da: Euskara I, Euskara II, Euskara III eta Euskara IV. Unibertsitatean edozein gradu edo master ikasten ari diren ikasleak apunta daitezke eta 6 kreditu lortu irakasgai bakoitzeko. Online edo aurrez aurre. Euskara I eta Euskara III lehenengo lauhilekoan ematen dira, eta Euskara II eta Euskara IV bigarrenean. Euskara III eta IV ikasten dutenek HABEko B1, B2 eta C1 mailako azterketa ofizialetarako prestatzeko aukera dute.

- Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofiziala. Hainbat mailatako euskara ikastaroak: A1, A2, B1, B2 eta C1. Bi ordu eta erdiko eskola presentzialak, astean bitan, arratsaldez. Uztailaren 5ean bukatuko da izena emateko epea eta titulazioen bidez egiaztatu beharko da maila. Irailaren erdialdetik apiril bukaeraraino. Hobekuntza-ikastaroak eta modu semipresentziala ere hautagai. Argibideak Hizkuntza Eskolako Euskara Sailean, euskara@eoijesusmaestro.es helbidera idatziz

-Madrilgo Euskal Etxean informazioa eskatu edota izena emateko inprimakia, hemen
-Unibertsitate Konplutensean graduaren arabera baliokidetzeko xehetasunak, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia