euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrileko Euskal Etxeko dantza eta musika talde berriak San Isidro jaietan egin zuen bere lehenengo aurkezpena

2007/05/23

Euskal Etxeko dantzari talde berriaren aurkezpena oholtza gainean (argazkia Joaquín Ortiz)
Euskal Etxeko dantzari talde berriaren aurkezpena oholtza gainean (argazkia Joaquín Ortiz)

PUBLIZITATEA

Madrileko Euskal Etxeak San Isidro jaiak direla eta --Madrileko patroia da San Isidro-- egin ohi den jaialdi folklorikoan parte hartu zuen joan den maiatzaren 15ean. Izan ere, Euskal Etxeak bere dantza eta musika talde propioarekin parte hartu zuen estrainekoz. Talde berriaren izena 'Euskal Etxea taldea' da eta Aitor Coterón bazkidearen lana eta ahaleginari esker sortu da. Erandioko gazte honek bere burua eskaini zuen 'dantza batzuk erakusteko, eta azken urte hau dantza taldea sortu eta emanaldi honetarako prestatzen eman du', azaldu dio BasqueHeritage.com-i Euskal Etxeko idazkari Luis Angel Vidalek.
Madrileko Euskal Etxeak dantza eta musika talde berria sortu du azken hilabeteotan, elkarteko bazkide talde baten gogoak eta ekimenak bultzatuta. Taldearen izena 'Euskal Etxea taldea' da --euskaraz zein gaztelaniaz-- eta bere lehen emanaldia joan den maiatzaren 15ean eman zuen, Espainiako hiriburuko San Isidro jaietan. Euskal taldeak honoko programa eskaini zuen, Rosa Ramírez Euskal Etxeko kideak azalduta: 'lehendabizi 'Agintariana' dantzatu zuten, agintari eta ikusleei agur egiteko dantza. Ondotik pieza alai bat jo zuten soinu eta panderoaz. Bukatzeko 'banako' bat dantzatu zuten, Bizkai eta bereziki Durangaldeko Ezpata Dantza. Dantzariek euskal musikarien laguntza izan zuten taulagainean Iñaki Mendinueta eta Mikel Castrillo txistulariekin eta Jose Ramón Arrigain panderojolearekin'.

[Goiko irudietan San Isidro jaietako ikuskizun folklorikoan Madrileko Euskal Etxeko dantza taldeak eman zuen erakustaldiko une desberdinak (argazkiak Joaquín Ortiz)]

Euskal Etxeko idazkari Luis Angel Vidalek, bere aldetik, Aitor Coterón Oleagaren lana goraipatu du, bera izan delako taldea sustatu eta dantzariak prestatu dituena. Vidalen hitzetan 'Coteron Euskal Etxean dantzari-dantza eta pandero klase batzuk emateko prest azaldu zen eta azkenean dantza taldea emanaldi honetarako prestatzen bukatu du, apenas urte betean'. Aitor Coterón Erandioko 22 urteko gazte bizkaitarra da. Madrilera ikastera etorri eta bertan gelditu da lanean, Euskal Etxeko bazkide aktibo eta konprometitua bilakatuz.


Lotura interesgarriak

Madrileko Euskal Etxea
www.euskaletxea-madrid.com

Madrileko Korrika Diputaduen Kongresuaren paretik pasa zen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia