euskal diaspora eta kultura
2009/02/11
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrileko Euskal Etxea ez zuen huts egin joan den otsailaren 4ean Santa Agedarekin zuen hitzorduan eta elkarteko abesbatzak espainiar hiriburuko kale zentrikoenetan barrena ibili zen kantari, Santa Agedari koplak abesten. Abesbatzeko kideak baserritar ator tipikoarekin jantzi ziren, txapela eta zapiak soinean zituztela, eta makilekin lurrean kolpeak emanez kantuen erritmoa markatu zuten, egun honetan Euskal Herriko herri eta auzoetan egiten den bezala.
Bestalde, aipagarria da joan den urtarrilaren 29an Euskal Etxeak Ohiko Bilkura Orokorra egin zuela eta bertan 2008 urteko kontuak eta ekitaldien memoria eta 2009ko aurrekontua onartu zituzten bazkideek. Era berean Zuzendaritza Batzorderako aurkeztu ziren hautagaitzak onartuak izan ziren. Aldaketak hauek izan dira: orain arte idazkari izan den Luis Angel Vidal Arranzek zuzendaritza utzi du eta haren ordezko idazkari berria Julio Elejalde Gainza da (lehen diruzaina zena). Diruzain kargua Jesús Martín Lópezek hartu du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus