euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeak kantu, txalaparta eta Laboari omenaldi batekin ospatu zuen Euskararen Eguna

2008/12/17

Euskal Etxeko euskara ikasle eta irakasleak afarian kantari (argazkia MadrilEE)
Euskal Etxeko euskara ikasle eta irakasleak afarian kantari (argazkia MadrilEE)

PUBLIZITATEA

Munduko beste hainbat euskal etxeek bezala Madrilgo Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen joan den abenduaren 3an. Elkarteko euskara ikasle eta irakasle multzo polita bildu zen euskal etxearen egoitzan eta zenbait jarduera antolatu zituzten: txalaparta, dantza eta bertsolaritza lantegiak, kantuak eta lagunarteko afaria. Eguna Mikel Laboa kantariari egin zioten omenaldi txiki batekin bukatu zen.

Madril, Espainia.  Abenduaren 3an Madrilgo Euskal Etxeko euskara ikasle eta irakasleek zenbait jarduera antolatu zituzten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Jaiak euskal etxeko kideak eta partikularzki Madrilen euskara ikasle eta irakasle diren jende multzoa bildu zituen, elkarrekin egun polita igarotzeko, txalaparta, euskal dantza eta bertsolaritza lantegietan parte hartuz.

Euskararen Eguna Madrilen (1)

[Txalaparta lantegia Madrilgo Euskal Etxeko euskara ikasle eta irakasleek antolatu zuten Euskararen Eguneko jaian (argazkia MadrilEE)]

Jaiari bukaera biribila emanez lagunarteko afaria egin zen elkartearen txokoan eta bertaratu zirenek euskera klaseetan ikasitakoa eta euren ahotsak erakusteko aukera izan zuten, euskal kantuak abestuz, elkarteko euskara irakasle Ane Bastidak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Afaria bukatzeko partehartzaileek omenaldi txiki baina beroa egin zioten berriki hil den Mikel Laboa kantariari.

Euskararen eguna Madrilen (2)

 [Bertsolaritzak ere lekua izan zuen Madrileko Euskal Etxean Euskararen Eguneko jaian, beste lantegi batekin (argazkia MadrilEE)]

Madrilgo Euskal Etxeak ekitaldi eta jarduera erritmo biziarekin jarraitzen du, eta bat bukatu  orduko, hurrengoa prestatzen ari dira jada: 'Laister San Tomas ospatuko dugu! Gonbidatuak zaudete ardo eta txistorra dastatzera!', gonbitea egiten du Bastidak. Izan ere, urtero legez Euskal Etxeak ateak irekiko ditu abenduaren 21ean Santo Tomas eguneko txistorrada egiteko: txistorra, ogitartekoa eta ardoa bertaratzen diren lagun guztientzako!

Euskararen Eguna Madrilen (3)

[Gustura eta gogotsu aritu ziren kantuan Madrilgo Euskal Etxeko kideak Euskararen Eguneko Jaian (argazkia MadrilEE)]

 

LOTURA INTERESGARRIAK

-Madrilgo Euskal Etxearen webgunea, hemen
-Madrilgo Euskaltzaleen bloga, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia