euskal diaspora eta kultura
2012/02/06
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrileko Euskal Etxeak otsaileko egitarauaren berri eman du bere azken buletinean, eta bertan aipatzen diren ekimenen artean 'Bazkideen arteko Laguntza Kanala' delakoaren sorrera aipatzen du. Laguntza Kanal honen bitartez euskal etxea bazkideei eta bereziki Madrilgo euskal komunitateko gazteei sostengua ematen saiatuko da.
Elkarteak azaldu duenaren arabera, hasiera batean, laguntza esparruak lan edo enplegu laguntza (bazkideei lan eskaintzak iristarazteko) eta gazteentzako alokairu laguntza (alokatzeko etxebizitzen eskaintza eta eskaria, partekatzea) izango dira.
Bazkide Batzar Orokorra
Horrez gain buletinak pasa den urtarrilaren 23an egin zen Bazkide Batzar Orokorraren berri ere dakar. Bileran 2011ko kontu eta ekintzen memoria, eta 2012rako aurrekontua eta ekintza plana aho batez onartu ziren. Aurtengo jardueren artean aipagarria da urrian Retiro Parkean egingo den Euskal Jaiak egoitzaren 30. urteurrena ospatuko duela. Bestalde, Ignacio Sagarminaga Villanueva-ren sartzea baietsi zen Zuzendaritza Batzordean, Txema Saizarren ordezkari bezala. Bilkuraren hasierako ekitaldian Pablo Beltran de Heredia-k "Euskal Etxeko urrezko ikurra" jaso zuen.
Bestalde, elkarteak Argazki Lehiaketaren irabazleen izenak iragarri ditu: Saioa Aldecoa Elosegui, Pedro Berastegui-Sampedro Leon, Rosa de la Fuente Garcia eta Itziar Alvarez Egurrola. Lehiaketako argazkiak euskal etxean izango dira ikusgai otsailaren 15a arte. Ondoren, otsailaren16etik 30era Natxo Artetaren lanak izango dira ikusgai.
-Elkarteari buruzko informazio gehiago, bere webgunean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus