euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrildik Karlos Cid Abasolok 'Keinu konplizeak' liburuan euskal diasporari eskainitako poema: 'Biba gu'

2021/05/18

Karlos Cid Abasolo euskal poeta eta itzultzailea (arg. Dani Blanco-Argia)
Karlos Cid Abasolo euskal poeta eta itzultzailea (arg. Dani Blanco-Argia)

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo euskal diasporako partaide da Karlos Cid Abasolo, eta honen alboko berri batean joan den abenduan plazaratu zuen Laztanak eta Aizkorak bere bigarren poesia-liburuaren berri ematen dugu. Aurrenekotik, ordea, Keinu konplizeaketik (Susa, 2018) poema bat bereizi eta ekarri nahi izan dugu hona, euskal diasporari dedikatuta baitago, 'Biba gu' izenpean.

Hauxe Cid Abasolok Keinu Konplizeak liburuan euskal diasporari eskaintzen dion poema:

Biba gu

Trikitia inportatzeko enpresa bat
erosi du
Floridako inbertsio funts batek.

San Frantziskoko Etcheberry alkateak
Golden Gaten
aurreskua du dantzatu.

Central Parken
Gernikeiko Arboularen
kimu bat
landatu dute.

Chicago Bullseko zaleek
taloa txorizoarekin
irensten dute
United Centerren.

Rockero hilezkorrak
ehun mila ikusleren aurrean
jo du txistua
Born in the Basque Country
abesteaz batera.

Renon eraiki dute
Etxe Zuri berria
Lemoatik ekarritako porlanez.

Berrogeita hamar lauburuk
ordezkatu dituzte
beste hainbeste izar.

Biba gu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia