Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxetik pasatu digute abisua, etxeko bazkide duten Ana Adarraga Elizaran-i Parabere-ko Markesa Saria eman berri baitio Espainiako Gastronomia Erret Akademiak "gastronomiari lotutako ekimen editorialik onena" sarituz. 46 urte dira Hernanin jaiotako euskaldun honek Aliana liburudenda zabaldu zuela Madrilen, eta 27 gastronomia gaietan espezialdu zutenetik. 2000. urtean alaba Arantza Miralles donostiarra lotu zitzaion proiektuari eta gaur egun mundu osoko bezeroei ematen diete zerbitzua betiko dendan zein internetez.
Euskal oihartzuneko izena duen Parabereko Markesa saria joan den urriaren 17an banatu zen, 'Premios Memoriales de Gastronomía 2018' izenekoen baitan, hiriburu espainiarreko hotel NH Collection Madrid Suecia-n, Rafael Anson buru duen Espainiako Gastronomia Erret Akademiak emanik, Mahai Onaren Kofradia lagun.
Gure zorionik beroena lerro hauetatik!
(gaur egun liburudendak abiada onean segitzen du baina jabeek traspasatu nahiko lukete eta ongi merezitako erretiroa hartu. 2020ko urtarrilaren 31a finkatu dute. Interesatuek jo liburudendara)
-Maria Zarzalejosen elkarrizketa Arantza Miralles Adarragari (2013)
Librería Aliana
C/ General Varela, 6 (Madril)
Tel.: 91 556 73 02
www.alianagastronomia.com