euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madril: Jon Maia eta 'Extremaduratik euskarara' atzo Complutensean, gaur Jesús Maestro Hizkuntza Eskolan

2023/02/01

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolari eta idazleak hitzaldia eman zuen atzo Madrilen Complutense Unibertsitatean "Desde Extremadura al euskera. Identidad, idioma... un viaje interior" (Extremaduratik euskarara, identitatea, hizkuntza... barne bidaia bat) izenburupean. 'Euskalkonplu' jardunaldien hamargarren edizioaren barruan gauzatutako emanaldia Unibertsitateko Euskal Ikasketen alorra izen zuen antolatzaile. Bertsolariak azaldu zuen, Extremadura eta Zamorako migranteen seme bezala, horrek beregan eta bere ibilbidean izan zuen eragina, gaztetxo zela integrazio nahiak bere jatorria ukatzera eraman baitzuen eta geroago bere egin eta harro egotera. Bilakaera hori da bere hitzaldiko funtsa.

Atzo Complutensean eta hitzaldia gaur errepikatuko du Jon Maiak, oraingoan 18:00etan Madrilen bertan baina Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean. Hala adierazi digute bi lekuotatik hurrenez hurren Karlos Cid Abasolo Complutenseko Euskal Filologia irakasle titularrak eta Errukiñe Olaziregi Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Complutense Unibertsitateko irakasleak..


Bideoa gaztelaniaz, Jon Maia kontatzen bere bilakaera (irudia Barren.eus)

'Kantu bat gara' ostegunean Galileo Galilei aretoan

Baina Jon Maiak beste emanaldi bat ere eskainiko du Madrilera egiten ari den bisita honen barnean, 'Kantu bat gara' ikuskizuna taularatuko baitu otsailaren 2an, lagun artista eta kazetariak lankide. Horren berri beste albiste honetara bildu dugu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia