euskal diaspora eta kultura
2011/06/16
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. HABEren euskara mailak egiaztatzeko froga egingo dute gaur Madrilen hiru euskal etxetako ikasleek: bertakoek, Valentziakoek eta Mallorcakoek. HABEK, Euskara Munduan programaren barruan, 2010-2011 ikasturte honetan egin du lehen aldiz euskal etxeetako ikasleentzako deialdi berezia eta, beraz, froga egiteko Euskal Herrira joan beharrean, Madrilen eta Bartzelonan antolatu dira azterketak.
Bartzelonan 7 ikasle aurkeztu ziren eta idatzia eta ahozkoa egun berean egin zituzten, maiatzaren 14ean. Madrilen, aldiz, 33 ikaslek egin zuten matrikula eta 31 aurkeztu ziren. Froga idatzia maiatzaren 21ean egin zitzaien eta ahozkoa gaur egingo dute. HABEko arduradunek emandako datuen arabera, bertara 19 ikasle aurkeztuko dira:
-2 ikasle 3. mailara (idatzia egin zutenen %40)
-6 ikasle 2. mailara (idatzia egin zutenen %75)
-11 ikasle 1. mailara (idatzia egin zutenen % 64)
"Emaitzak EAEkoen parekoak edo hobeak dira zenbaitetan", azaldu dio EuskalKultura.com-i Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik. "Horrek adirazten du euskal etxe horietako jardunaren seriotasuna eta profesionaltasuna, izan ere, Euskal Herritik kanpo euskara ikasteak dituen zailtasunak kontuan eduki behar dira eta ikasleek ahalegin erantsia egin behar dute prozesuan aurrera egiteko. Eta, bitxia badirudi ere, notarik onenak oraingoan Mallorcako ikasleak lortu ditu. Ikaslea mallorcarra da, euskal jatorririk ez du eta Mallorcako euskal etxean ikasi du euskara".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus