euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macri Argentinako presidenteak eta Vidal Buenos Airesko gobernadoreak Euskal Echean lurra hartu zuten

2016/06/10

Mauricio Macri presidente argentinarra Euskal Echea-ko Izaskun Ordoqui eta Jose Luis Barrosekin (argazkia Euskal Echea)
Mauricio Macri presidente argentinarra Euskal Echea-ko Izaskun Ordoqui eta Jose Luis Barrosekin (argazkia Euskal Echea)

PUBLIZITATEA

Aste honetan gertatu da Buenos Aires probintziako Llavallolen, bertako Euskal Echea eskolak ezusteko bisita  jaso zuenean, Joan den asteartean, Argentinako presidente Mauricio Macri eta Buenos Aires probintziako gobernadore Maria Eugenia Vidal zeramatzan helikopteroak mende bat baino gehiagoko historia duten euskal jatorriko eskola honetan hartu zuen lurra. Errezibitzera atera ziren Eskolako Koordinatzaile Instituzionala, Izaskun Ordoqui, eta erakundeko Hezkuntza Zuzendari Nagusia, Jorge Luis Barros.

Llavallol, Argentina. Mauricio Macri nazioko presidenteak eta Buenos Aires probintziako Maria Eugenia Vidal gobernadoreak joan den astearte goizean hartu zuten lurra Euskal Echea eskolaren zelaietan. Euren zain zeuden, agintariak errezibitzeko, Euskal Echea-ko bertako koordinatzaile instituzionala den Izaskun Ordoqui eta Hezkuntza Zuzendari Nagusia, Jorge Luis Barros.

Macri eta Vidal helikopteroz iritsi ziren Euskal Echea-ra, eskolaren inguruetan gertatzekoa zen ekitaldi batean parte hartzeko, eta horretarako aldez aurretik jarri ziren harremanetan instituzioko zuzendaritzarekin, eurak eramaten zituzten helikopteroek bertan lurra hartu ahal izan zezaten.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia